Haurrengatiko osagarri berria

Haurrengatiko osagarri berria

Estatuko Gobernuak Bizitzeko Gutxieneko Errentari (BGE) lotutako laguntza bat abiatu du. Seme edo alabagatiko laguntza berri hau, “haurrengatiko osagarria” izenekoa, 2022ko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean. Eusko Jaurlaritzak izapidetuko ditu, Lanbideren bidez, bai osagarri honen bai BGEren eskabideak, gobernu biek joan den astean akordioa egin ondoren.

Zertan datza laguntza berria?

Seme edo alaba bakoitzagatiko hileroko beste laguntza bat da, seme-alabak eta diru-sarrera gutxiago dituzten familiei hazkuntza-gastuetan laguntzeko.

Laguntzaren zenbatekoak

Laguntzaren zenbatekoa adingabeen adinaren (dagokion ekitaldiko urtarrilaren 1ean betea) araberakoa izango da, tarte hauek kontuan hartuta:

– 0 eta 3 urte bitartean: 100 euro hilean.
– 3 eta 6 urte bitartean: 70 euro hilean.
– 6 eta 18 urte bitartean: 50 euro hilean.

Nork jaso dezake laguntza?

  • Bizitzeko Gutxieneko Errenta (BGR) edo Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jasotzen duten familiek.
  • Errenta edo gizarte-laguntza horiek jasotzen ez dituzten eta diru-sarreren eta ondarearen maila jakin bat gainditzen ez duten familiek.

Nork eskatu behar du laguntza?

– Egun BGE edo DBE  jasotzen dutenek.
– BGE edo DBE eskatu eta espedientea izapidetzen dutenek.
– Beren ardurapean adingabeak dituzten eta BGE edo DBE jasotzeko baldintza guztiak edo diru-sarrera konputagarrien eta ondare garbiaren gehieneko mugei dagokienez ezarritako baldintzak (ohiko etxebizitza ondarearen kalkulutik kanpo dago) betetzen dituzten bizikidetza-unitateek.

Nola jakin errentaren arabera laguntza dagokizun? Badago kontsultatzeko moduko diru-sarreren taularik?

Hona hemen Gizarte Segurantzak argitara emandako taulak:

SARRERA KONPUTAGARRIEN taula

 tabla 3

 

ONDARE ETA AKTIBO-TESTeko taula

tabla 4

Nola eta non eskatzen da laguntza?

Haurrei begirako laguntza berri hau AURREZ AURRE eskatu behar da norberari dagokion Lanbideren bulegoan. Horretarako, AURRETIKO HITZORDUA eskatu behar da, hemen: https://www.lanbide.euskadi.eus/general/-/atencion-presencial/

Laguntza hau onartu eta eskumenak Eusko Jaurlaritzari eman izana ustekabean gertatu denez, ez dakigu hil batzuen ondoren Lanbidek online eskabiderik gaituko duen. Dena den, izan litekeen edozein nobedaderen berri emango dizuegu.

Zenbat denbora igarotzen da laguntza jaso arte?

Laguntza berria denez, Eusko Jaurlaritzaren eta Estatuko Gobernuaren arteko akordioa duela gutxikoa denez, eta eskabideak Lanbidek bakarrik jasoko dituenez, ez ordaintzaileak, ez dakigu zenbat denbora emango duen Gizarte Segurantzak laguntza eman ala ez ebazten.

Zein administraziotan erreklama dezaket?

Printzipioz, Gizarte Segurantzari aurkeztu beharko zaio edozein erreklamazio, online eskabide honen bidez. Halere, aldaketarik badago, jakinaraziko dizuegu.