Familiarteko planak udazkenean

Familiarteko planak udazkenean

Urtea ziztu bizian doa aurrera, eta Gabonak ate-joka ditugu. Abenduko zubia aukera ezin hobea da txapelak, abarkak eta mantalak armairutik ateratzeko edo Gabonetako zuhaitzei eta jaiotzei hautsa kentzeko. Baita familiarekin txangoren bat antolatzeko ere.

Garai honek, magiaz eta ilusioz beteak, lagun eta senideekin gure ingurune hurbileneko txoko xarmagarriak gozatzera eta berraurkitzera gonbidatzen gaitu: haurren jakin-min berarekin herri bitxietan barrena ibiliz, aire zabalean txangoak eginez edo Euskadiko hiriak bisitatuz, Gabonetako argi eta apaingarriekin distiratsu daudenak. 

Halako irteerak antolatzeko, Planak haurrekin Euskadin webguneak askotariko aukerak eskaintzen ditu gustu guztietarako: familientzako ostatuak, hala nola hotelak, landetxeak, landa-turismoak eta aterpetxeak; tokiko gastronomia dastatzeko jatetxe eta sagardotegiak; eta urte-sasoi honetarako tailer eta jarduera tematiko bereziak antolatzen dituzten enpresak.

Egun hauetako benetako protagonistek, haurrek, une magikoak bizi izango dituzte Mirandaolan, Izenaduban edoAizpeako meategietan… Gainera, Olentzerori eta Mari Domingiri beren nahiak jakinaraztekogutuna eman ahal izango diete, une erabat zirraragarri eta tradizionala.

Euskadik denentzako planak eskaintzen ditu, Gabonetako azokez, argi-ikuskizunez eta jaiotzez harago. Hona hemen aukera onenetako batzuk:

Bilbon

  • Itsasmuseum: 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzako tailerrak eskaintzen ditu, ondo pasatu bitartean ikas dezaten. Helduentzat, benetako gertaeretan ioinarritutako ihes-joko bat dago, esperientzia murgiltzailea eskaintzen duena eta parte-hartzaileen trebetasunak probatzen dituena.
  • Guggenheim Museoa: eskaintzen dituen jarduera ugarien artean, honako hau nabarmentzen da: Gabonetan, haurrek joko bat aurkituko dute leihatiletan, sormen-jardueren bidez arteaz goza dezaten. Beren familiekin aretoak bisitatzen dituzten bitartean, uraren, artearen eta Gabonen artean dauden loturak aztertzeko abiapuntu izango dituzten zenbait proposamen beren kabuz egin ahal izango dituzte.

Gasteizen

Artium Museoan, 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzako tailerrak izango dira abenduaren 26tik 29ra eta urtarrilaren 2tik 4ra, besteak beste Eduardo Chillida eta Joxerra Melguizo artisten sormen-prozesuetan oinarrituak.

Donostian

  • Aquariumean, 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako jarduerak egiten dira, goizez, itsasoko mundu liluragarria ezagutzeko.
  • Eureka! Zientzia Museoan, Zientzia Txokoan, jakin-min zientifikoa sustatzen da txikienengan, tailer eta jolas-eremuen bidez. Gainera, planetarioak, simulagailuek eta erakusketa iraunkorrak familia osoarentzako plan ezin hobea bihurtzen dute museoa.
  • Azkenik, Chillida Lekun, eskultorearen mendeurrena ospatzeko ekitaldien artean, familientzako bisita dinamizatuak antolatu dira. Jolastuz eta marraztuz, Chillidak arkitekturarekiko eta espazioen sorkuntzarekiko zuen grina aztertzen da.

Euskadi eszenatoki liluragarria bilakatzen da Gabonetan, edonon familiarekin gozatzeko esperientzia paregabe eta ahaztezinak eskaintzen baitira.