Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Informazio eta Arreta Bulegoa, Gasteizko Diputazio kaleko 13 zenbakian dagoena, lekuz aldatuko da, San Prudentzio kaleko 30 zenbakira (Pricipal Antzokia).
Beraz, bulego horretara jo beharko da familia ugariaren titulua berritzeko edo bestelako izapideak egiteko. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen administrazio-bulego guztiak toki berean zentralizatuko dira, gaur egun sakabanatuta baitaude Arabako hiriburuan.