Familia ugaria da… Kide Ugariko Familien Sailkapena Familia ugariaren titulua Kide Ugariko Familia Txartela

Familia ugariak

Familia ugaria da…

  • Bi seme-alaba dituen aurreko ahaide bat edo bi, komunak izan ala ez, baldin eta haietako batek, gutxienez, desgaitasuna edo lan egiteko ezintasuna badu. 
  • Aurreko ahaide bi, biek desgaitasuna dutenean edo batek, gutxienez, 
    % 65eko desgaitasun-maila duenean edo lan egiteko ezgaituta daudenean, bi seme-alabarekin, komunak izan ala ez. 
  • Guraso banandua edo dibortziatua, hiru seme-alaba edo gehiagorekin, komunak izan ala ez, nahiz eta familia-unitate desberdinetan egon, betiere ekonomikoki bere mende badaude, ezkontideen etxebizitzan bizi izan ez arren. 
  • Bi seme-alaba dituen gurasoa, beste gurasoa hilda dagoenean. 
  • Tutoretzapean, harreran edo zaintzapean dauden gurasorik gabeko bi anai-arreba edo gehiago, tutorearekin, harreragilearekin edo zaintzailearekin bizi badira, baina horren kontura ez badaude. 
  • Gurasorik gabeko hiru anai-arreba edo gehiago, 18 urtetik gorakoak, edo bi, horietako batek desgaitasuna badu, elkarrekin bizi direnak eta beren artean mendekotasun ekonomikoa dutenak. 

Honako hauek dira seme-alabek bete beharreko baldintzak kide ugariko familia izan daitezen edo kide ugariko familia izaten jarrai dezaten: 

  • Ezkongabeak eta 21 urtetik beherakoak izatea, salbu eta desgaitasuna edo lanerako ezintasuna badute. Muga hori 25 urtera arte luzatu ahal izango da ikasketak eginez gero, edo lan eginez gero, hileko ordainsaria Lanbide arteko Gutxieneko Soldata baino handiagoa izan ezean. 
  • Aurreko ahaidearekin edo ahaideekin bizitzea (ikasketengatik, lanagatik, osasunagatik eta abarrengatik aldi baterako banantzeak ez du bizikidetza hausten). 
  • Ekonomikoki aurreko ahaidearen edo ahaideen mende egotea.

Kide Ugariko Familien Sailkapena

Berezia 

  • Bost seme-alaba edo gehiago dituztenak. 
  • Lau seme-alaba dituztenak, gutxienez horietatik hiru erditzetik, adopziotik, harrera iraunkorretik edo adopzio aurreko harreratik etorriak. 
  • Lau seme-alabara dituztenak, baldin eta familia-unitatearen urteko diru-sarrerak, kide-kopuruarekin zatituta, urteko zenbaketan indarrean dagoen Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren % 75 baino handiagoak ez badira, aparteko ordainsariak barne
cat especial eu

Orokorra 

  • Gainerako familia-unitateak. 
cat general eu

Familia ugariaren titulua

Kide Ugariko Familia Txartela