Eusko Jaurlaritzak euskara ikasteko ematen dituen dirulaguntzen barruan, 16 eta 18 urte bitarteko ikasleentzako lerro bat dago C1 mailako prestakuntzarako.
Matrikula ordaindutakoan, ikastaroak doakoak izango dira, baldin eta dagokiona amaitutakoan ikasleak C1 komunikazio-gaitasuna egiaztatzen badu; hala bada, ordaindutako matrikula itzuliko zaio. 16 eta 18 urte bitartekoek jaso ahal izango dituzte laguntzak (2024an: 2006, 2007 eta 2008an jaiotakoek; 2025ean: 2007, 2008 eta 2009an jaiotakoek).
Baldintzak:
- 2024-25 ikasturtean HABEren erregistroan izena emandako euskaltegi edo autoikaskuntza-zentro homologatu batean matrikulatu behar da.
- Gutxieneko asistentzia bete beharko da; zehazki, ikastaroan emandako orduen % 75.
- Dirulaguntza ikasturte osoan eskatu ahal izango da. Kontuan izan behar da funtsak mugatuak direla (2,2 milioi C1erako). Agortuko balira, une horretan bertan amaituko litzateke eskabideak aurkezteko epea.
HABEk ebazpen bidez jakinaraziko du dirulaguntzaren onuradunen zerrenda. Dirulaguntza bateraezina da aldez aurretik A1 mailako dirulaguntza-lerroren batean parte hartu duten ikasleekin (ikastaro bakarragatiko ordainketa pertsonako).