Ekainaren 9ko Europako hauteskundeei begira, ELFACek, Kide Ugariko Familien Europako Konfederazioak, hainbat eskaera prestatu ditu EBko herrialde kide bakoitzean hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdi politikoei helarazteko.
Proposamenak Europar Batasuneko erakundeen eskumenen barrukoak dira, eta seme-alabak dituzten familiei beren bizi-kalitatea hobetzen lagunduko diete:
- Pixoihaletarako eta haurrentzako oinarrizko produktuetako BEZa murriztea. Orain, Europako herrialde gehienetan, tasarik altuenak aplikatzen zaizkie, luxuzko produktuei bezalaxe.
- Haur-kopuruagatiko diskriminazioa desagerraraztea oinarrizko kontsumoen tarifan: ura, argia, gasa, etab.
- Kide Ugariko Familien Europako Txartela bultzatzea eta aitortzea, kide ugariko familien mugikortasuna errazteko eta bai deskontuak bai prestazioak eskuratu ahal izateko, haien pobrezia ekonomiko eta kulturalaren aurka borrokatzeko helburuz.
- Etxeko ordaindu gabeko zaintza-lana (lan ikusezina) aitortzea BPG nazionala kalkulatzeko orduan ―jokoarekin eta prostituzioarekin, adibidez, egiten den bezala―. Horrela, lan ikusezina pentsioetan eta soldatetan kontuan hartuko litzateke.
- 7 seme-alaba edo gehiago dituzten kide ugariko familiek beren familia-ibilgailua gidabaimen profesionalik izan gabe gida dezaten baimentzea, gaur egun gertatzen den bezala.
- “Family Friendly” Udalerrien Europako Sarea sustatzea, udalerriok familien ongizatearen aldeko tokiko politikak susta ditzaten.
Hemen, Euskadin, PSOEk gure eskaerak aurrez aurre azaltzeko eta bere programaren berri emateko deitu gintuen.