Erreforma fiskala eta kenkariak PFEZn

Erreforma fiskala eta kenkariak PFEZn

Apirilean, Itxaso Berrojalbiz Bizkaiko Ogasuneko foru diputatuarekin eta Gemma Martínez Zerga Politikako zerbitzuburuarekin bildu, eta hiru foru ogasunetarako gure proposamenei heldu genien berriro, etorkizuneko erreforma fiskalari begira. Proposamenotan, familiaren ikuspegiaren garrantzia eta seme-alaben hazkuntzaren kostuaren bidezko haztapena nabarmentzen ditugu; eta, ondorioz, Zerga-oinarritik ondorengo bakoitzeko gutxienez 6.000 euro kentzeko eskaera egiten dugu.

Laster, Gipuzkoako Batzar Nagusietan lurralde horretan ditugun proposamenak azalduko ditugu.

Bideo honetan, PFEZrako gure proposamenaren azalpena duzue: esteka.

Izan gogoan, 2023ko errenta-aitorpena egitean, kide ugariko familiok kenkari berezia dugula etxebizitzan eta ondorengoengatiko kenkariak progresiboak direla 5. haurrera eta hurrengoetara arte.

PFEZko kenkariak EAEn kide ugariko familientzat: esteka