Europako herrialdeetan lan- eta familia-kontziliazioa errazteko ezarritako neurriak eta laguntzak nolakoak diren aztertuta, hedadurari eta estaldurari dagokienez oso desberdinak direla ikus daiteke.
Oro har izaera sozialeko neurriekin gertatzen den bezala, Europako iparraldeko herrialdeak nabarmentzen dira, eta horiekin batera, Frantziar estatua zenbait neurriri dagokionez.
Espainia eta Euskadi langileen beharretara hobeto egokitutako guraso-baimenak ezarrita, kontziliazioari dagokionez erreferente diren herrietatik gero eta hurbilago daude.
Jarraian, ikus dezakezue herrialde horietako hainbatetako neurrien gainean bildu ahal izan dugun informazioa; besteak beste, amatasun-/aitatasun-epealdiak, guraso-baimenak eta haur-hezkuntzaren doakotasuna edo doakotasunik eza.