Uda honetan bidaiatuko duzuen familiei gogorarazten dizuegu beti eraman behar duzuela familia ugariaren titulua edo txartelak, Estatu barruko zerbitzu edo establezimenduetan egon daitezkeen deskontuak eskuratzeko.
Gomendatzen dizuegu, halaber, diputazioak emandako familia ugariaren titulu ofiziala eramatea (edo kopia konpultsatu bat); izan ere, batzuetan museoetan, garraio konpainietan eta abarretan hori aurkeztu behar izaten da, eta ez Eusko Jaurlaritzak emandako banakako txartela, are gehiago Euskaditik kanpo bazaudete.
Era berean, gomendatzen dizuegu edozein establezimendu, saltoki edo zerbitzutan Hirukideko bazkideentzako edo familia ugarientzako deskontuak egiten dituzten galdetzeko; izan ere, estatuan edo erkidegoetan deskontuak egon daitezke, eta Hirukideko bazkide zareten familiek horien onurak jaso ditzakezue. Egiaztatu Hirukideren txartela ez dagoela iraungita.