Arabako Foru Aldundiak bi berritasun sartu ditu aurtengo PFEZen, kide ugariko familiontzat onuragarriak.
Batetik, ondorengoagatiko kenkaria % 15 handitu die 4.000 biztanletik beherako herri batean bizi diren zergadunei.
Bestetik, % 23tik % 25era igo du kide ugariko familientzako etxebizitza-kenkaria (erosketa). Kasu honetan, eskaera egin diogu Ahaldun Nagusiari datorren errenta-aitorpenean alokairuko etxebizitzei ere aplikatzeko. Aldaketarekin, honela geratu da kide ugariko familientzako etxebizitza-kenkaria, hiru lurraldeetan:
Amatasun/Aitatasunagatiko laguntza itzultzea
Hirukidek eskatu nahi dio Arabako Foru Aldundiari irtenbide bat topa dezan amatasun- eta aitatasun-laguntzagatiko kenkaria ukatu zaion guraso-talde baten erreklamazioa kontuan har dezan.
Jakinarazi digutenez, familia horiek Auzitegi Gorenak epaia eman baino lehen eskatu zuten kenkaria itzultzeko; orduko foru-arauaren arabera, ukatu egin zitzaien. Orain, baina, Auzitegi Gorenaren epaiaren eta Foru Aldundiak erabaki horrekin bat egin izanaren ondoren, ofizioz egin ere 2013tik 2017ra aipatu kontzeptuagatik zerga ordaindu zuten arabar guztiei dagokienez, ez dauka inolako zentzurik kenkaria itzul dakien ukatzen jarraitzeak. Izan ere, egintza irmoa da, nahiz eta egon badagoen foru-arau bat egintza horiek baliogabetzea ahalbidetzen duena bide administratiboan zergei aplikatzeko orduan, interesdunen mesedetan gerora gertaturiko egoerengatik.
Gure ustez, borondate politikoz eta ahaleginak bat eginez, badago guraso horien erreklamazioa berraztertzea eta aintzat hartzea; bestela, ez litzateke errespetatuko eskatzaileen arteko ekitatea.