Joan den urteko azken hiruhilekoan, udalek beren zerga-ordenantzak onartu zituzten, eta horietako batzuetan aldaketak egin dira kide ugariko familientzako hobarietan. Jarraian, bildu ditugun batzuk nabarmenduko ditugu. Gogoan izan zenbait udalek ez dituztela ofizioz aplikatzen eta epe jakin bat igaro baino lehen eskatu behar direla:
BERRITASUNAK
ARABA
Eltziego
– OHZ: % 50eko hobaria.
– TMIZ (ibilgailuak): % 50eko hobaria.
– Kirol-instalazioak: % 20ko hobaria sasoiko abonuen erosketa-prezioan eta udal-igerilekuetako eguneroko sarreretan.
– Jolas-txokoak: % 20ko hobaria tarifan.
GIPUZKOA
Ataun
– OHZ, TMIZ (ibilgailuak): familia-errentaren araberako hobariak (LGS).
Eskaera-epea: urtarrila, eskabidearekin batera unitateko kide bakoitzaren kide ugariko familia titulua eta aurreko urteko errenta-aitorpena aurkeztuta.
Berrobi
– TMIZ (ibilgailuak): % 50eko hobaria bost eserlekuko edo gehiagoko turismo-ibilgailu bakarraren alde, haren titulartasuna familiako kideren bati badagokio.
Mendaro
– OHZ: % 15etik % 90era bitarteko hobaria familia-unitatearen diru-sarrera gordinen eta seme-alaba kopuruaren arabera. Hobaria 190.000 euroko gehieneko katastro-balioari aplikatuko zaio.
Seme-alaba kop. | 0-24.000 € | 24.000-50.000 € | 50.000-90.000 € |
3 | % 90 | % 50 | % 15 |
4 | % 90 | % 70 | % 40 |
5 edo gehiago | % 90 | % 90 | % 60 |
– TMIZ (ibilgailuak): familia-unitatearen diru-sarreren araberako hobaria, 13,99 zaldi fiskaletik beherako eta bost eserlekuko edo gehiagoko ibilgailu bakarraren alde; familia osoa etxebizitza berean erroldatuta egon behar da.
Diru-sarrera gordinak | 0-24.000 € | 24.000-50.000 € | 50.000-90.000 € |
Hobaria | % 40 | % 30 | % 20 |
Eskaera-epea OHZ eta TMIZ (ibilgailuak): martxoaren 31ra arte.
ALDAKETAK
GIPUZKOA
Elgoibar
– OHZ: hobari-ehunekoak % 25etik % 90era aldatu dira, eta bi seme-alaba dituzten familia gurasobakarrei % 90eko hobaria eskainiko zaie, betiere gehienez 24.000 euroko diru-sarrera gordinak badituzte.
Tolosa
– OHZ: iaz hobari honen onuradun izan ziren kide ugariko familiek ez dute eskaera berriz egin beharko; bai, ordea, ukatua izan zutenek.
– TMIZ (ibilgailuak): zerga honen xede diren ibilgailuen titularrek Trafiko Buruzagitzan edo udaletxean izapidetu behar dute zirkulazio-baimenean ageri den helbidea dagokien ohiko bizilekura egokitzeko tramitea.
Zumaia
– TMIZ (ibilgailuak): hobaria % 10 handitu da errenta-tarte bakoitzean. Eskabideak aurkezteko epea urtarrilaren 31n amaituko da.