Hirukideren inkesta baten arabera, familia hauen erdiek seme-alaba gehiago izan nahi dituzte, baina ezin dute ez dutelako laguntza nahikorik.
Amen % 39k beren lanaldia murriztu edo eszedentzia hartzen dute.
Baldintza ekonomiko eta laboralak rara avis bihurtzen ari dira gure jendartean kide ugariko familiak. Eusko Jaurlaritzaren datu ofizialek diote Araban, egun, kide ugariko 5.563 familia daudela titulua indarrean, eta horietatik 868 kategoria berezikoak (bost seme-alaba edo gehiago, edo lau, desgaitasun- edo errenta-baldintza bereziekin) eta 4.695 kategoria orokorrekoak (hiru seme-alaba edo gehiago, edo bi, baldintza bereziekin) direla.
Gaztelaniazko berri osoa webgunean.