ZURE urteko KUOTA, Angulas Aguinaga produktuetan!

ZURE urteko KUOTA, Angulas Aguinaga produktuetan!

Familia beste familia batekin lotzen du kanpaina

Ekainean, Angulas Aguinaga produktuen sorta bat irabazten jarrai dezakezue. Maiatzean bezala, kide ugariko beste familia bat bazkidetzea lortzen duten Hirukideko lehenengo sei familiek 42 euroan zenbatetsitako sorta bana irabaziko dute (Hirukideren urteko kuota). Lehen sei familia horiek alde batera utzita, gainerakoak Hirukideren merchandisingeko produktu-sorta baten zozketan parte hartuko duzue.

Nola hartu parte?

Hirukideko familia bazkide berriak izena ematera animatu duen familiako kideren baten izen-abizenak adierazi beharko ditu izena emateko fitxan (edo hura identifikatzeko beste daturen bat). Izena emandako ordenari zorrozki jarraituz, lehen sei familiek produktu-sorta bana jasoko duzue etxean.

*GARRANTZITSUA: behar bezala adierazi ezean, parte-hartzea EZ da baliozkoa izango eta EZIN izango da erreklamatu.

realizadas10 1

Nola emango dugu irabazleen berri?

Eskabideak jasotzen ditugunean eta datu guztiak zuzenak direla egiaztatzen dugunean, familiarekin harremanetan jarriko gara.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Angulas Aguinagari laguntzagatik:

realizadas10 2