(Des)CONECTA tailerra

(Des)CONECTA tailerra

Azken plazak zuen seme-alabek (Des)CONECTA -“Conéctate contra la tecnoadicción”  tailer hezigarrian izena emateko. 10 eta 18 urte bitarteko gazte eta nerabeentzat antolatua, ordubeteko saioan teknologiaren erabilera osasungarri, positibo eta arduratsua sustatzen da, eta parte-hartzaileek pantailekiko mendekotasunak beren osasun fisiko eta mentalari ekar diezazkiokeen arriskuen berri jasotzen dute, besteak beste: lo egiteko arazoak, antsietatea, kontzentraziorik eza, gehiegizko estimulazioa, aldarte-aldaketak eta gizarte-isolamendua.

Tailerrean, zein mendekotasun-mota sor daitezkeen azaltzen da, adibidez: nomofobia, sakelakoari mezu berriren bat jaso ote dugun ikusteko etengabe begiratzea; vamping-a, lotara joateko orduan, baita goizaldean ere, eskuko telefonoetara, sare sozialetara edo pantailetara konektatuta jarraitzeko beharra; edo phubbing-a, gure ordenagailuan, tabletan, sakelako telefonoan… gertatzen ari den guztia jakin beharragatik gure inguruko pertsonei jaramonik ez egitea.

Tailer hauei esker, zuen seme-alaba gazte eta nerabeek pantailak gehiegi erabiltzeak gaixotasun mental edo fisikoak sor ditzakeela ulertu eta jakin ahal izango dute. FOMO sindromea, kasurako, pantailetatik kanpo beste zerbait egin bitartean Interneten edo sare sozialetan dagoen zerbait dibertigarria edo garrantzitsua ez ikusteko beldurra, hain zuzen ere, antsietatea eta estresa eragiten duena.

Horrez gain, zuen seme-alabek gailuetako eta sare sozialetako deskonexio digitalerako funtzionaltasunak eta tresnak erabiltzen ikasiko dute, konektatuta ematen duten denboraz ohar daitezen eta haien erabilera hobeto kudeatzen ikas dezaten.

  • Adina: 10-18 urte
  • Data: uztailak 15, larunbata, edo irailak 9, larunbata (eguna erabakitzeko)
  • Ordutegia: 11:00 – 12:00
  • Formatua: online
  • Prezioa: doan
  • Izena emateko epea: tailerrean izena emateko epemuga UZTAILAREN 12A, ASTEAZKENA, izango da.

EMAN IZENA

Zalantzarik baduzue edo iradokizunen bat helarazi nahi badiguzue, idatzi  hirugazte@hirukide.com helbidera edo deitu 945 25 36 02 / 688 72 89 31 zenbakietara.