Bakio. Irailak 16, larunbata.
Zuen seme-alabek boluntario-lanak eginez egun entretenigarri bat bizitzea nahi? 16 urtetik gorakoak badira, Bakioko hondartzan surf-jardunaldi batez gozatu ahal izango dute boluntario-lanak eginez Down sindromea eta beste desgaitasun intelektual batzuk dituzten gazteei lagunduz.
Down Sindrome Fundazioak eta Bakio Surf Taldeak antolatutako jarduera honen helburua da Down sindromea eta beste desgaitasun intelektual batzuk dituzten pertsonei kirol hau egiteko aukera ematea, aldi berean hondartza-egun batez goza dezaten eta kirol honen oinarrizko jakingarriak ikas ditzaten, hala nola olatuan arraun egitea, zutik jartzea, etab.
Eguna: irailak 16.
Ordutegia: 09:00 – 14:00.
Abiapuntua: Down Sindrome Fundazioaren egoitza, Begoñako Andra Maria 12, Bilbo.
Izena emateko epea: irailaren 4ra arte, astelehena.
Zalantzarik edo iradokizunik izanez gero, jarri gurekin harremanetan hirugazte@hirukide.com helbidera idatziz edo 945 25 36 02 / 688 72 89 31 zenbakietara deituz.