Maiatzak 18 eta 23
Maiatzean, beste bi udalerri bisitatuko ditugu, Getxo eta Hernani, gure zerbitzuen eta kide ugariko familia zareten aldetik dituzuen eskubide eta laguntza guztien berri emateko. Aurten ohi bezala, aurrez aurreko aurkezpenaz gain, 18:00etan, informazio-gunea ere izango dugu goizean eta arratsaldearen hasieran. Gainera, oraingoan, beherago aurkituko dituzuen inprimakiak betez, hitzordua hartu ahal izango duzue eta lehentasuna izango duzue arreta jasotzeko orduan (itxaron beharrik gabe). Hala ere, ez da derrigorrezkoa, eta hurbiltzen zareten familia guztiei emango dizuegu arreta.
GETXO
Data: osteguna, maiatzak 18.
Ordua:
- Informazio-gunea: 09:30-14:00 eta 15:30-17:30.
- Aurkezpena: 18:00.
Lekua: Romo Kultur Etxea (Santa Eugenia plaza, 1).
- Informazio-gunea: 212. aretoa.
- Aurkezpena: Areto Nagusia.
Hitzordua: hemen
HERNANI
Data: asteartea, maiatzak 23.
Ordua:
- Informazio-gunea: 09:30-14:00 eta 15:30-17:30.
- Aurkezpena: 18:00.
Lekua: Biteri Kultur Etxea (Nafar kalea, 18).
Hitzordua: hemen