Mintza Familia

Mintza Familia

Bigarren hiruhileko honetan (apirila-maiatza-ekaina), “MINTZA FAMILIA” izeneko proiektu berria bultzatuko dugu. Euskadi osoko familien arteko online/presentzial topagunea, euskara praktikatzeko eta Hirukide osatzen dugun familiok elkar ezagutzeko.

Hirukideko familia euskaldunek eta ez-euskaldunek (euskara apur bat dakitenak eta hobetu edota praktikatu nahi dutenak) euskaraz hitz egin eta beren arteko harremana sortu ahal izango dute. Familia interesdunen artean beste hizkuntza batzuk praktikatzeko nahia sortuko balitz, beste familia batzuengana ere jo genezake haiek praktikatzeko.

Familiaren batek beste hizkuntza bat praktikatzeko interesa badu, modu horretan praktikan jartzeko aukera baloratu dezakegu. Beraz, ESTEKA HONEN bidez eman dezakezue izena. Hilero hainbat data proposatuko ditugu topaketak sortzeko.

Adin bereko seme-alabak dituzten familiak batzen saiatuko gara. Elkarrizketa horiek dinamizatzeko, moderatzaile/dinamizatzaile funtzioa bete nahi duten gurasoen eta Hirugaztezen laguntza eskatzen dugu (prozesu hau erraz egiteko galderak/gaiak biltzen dituen gida bat emango dugu). Interesatuta zaudeten pertsonak esteka bera bete dezakezue.

ANIMA ZAITEZTE!