Ekainak 17, larunbata.
Hasi da gure hurrengo Familiarteko Eguna Sendavivan ospatzeko atzerako kontaketa. Ekainaren 17an izango da, larunbatean, eta 200 familia inguruk izena emanda sei autobus abiatuko dira Euskadiko hainbat tokitatik. Oso egun berezia izango da, adin guztietarako atrakzio eta ikuskizunekin, Hirugazteko gazteentzako plan bereziarekin eta Hirukideko familien artean paregabeko sariak banatzeko zozketarekin; gainera, familia guztiek ongietorri- eta agur-sorta bana jasoko dute opari.
Oraindik ere badago izena ematea aparteko jarduera hauetan: zientzialari txikiak, Zookeper esperientzia eta Txoko Ornitologoa, zuen seme-alabek parte hartzea nahi baduzue ere. Izena eman duzuen familiok egun hauetan jasoko duzue zuen izen-ematea, datu guztiak ondo daudela egiazta dezazuen. Izan ere, ondoren, e-postaz jasoko dituzue sarrerak, bazkari-menuak (hala badagokio) eta izena emanda zaudeten jarduerei buruzko informazioa.
Egun horretan, kayakean ere oso jarduera berezia izango da Ebro ibaian zehar Hirugaztezentzat (Hirukideko 15 eta 25 urte bitarteko gazteak), Sendavivako atrakziorik ausartenez gozatzeaz gain, senide/lagun bat ekarri ahal izango dute.
Guzti hori prezio oso berezietan eta ekitaldira joateko autobusekin. Ezinbestekoa da maiatzaren 29a baino lehen izena ematea ESTEKA honetan duzuen formularioaren bidez.
Egun horretan, bertaratzen zareten familia bazkide guztiek ongietorri pack bat jasoko duzue Hirukideren eskutik, eta ondoren SARI HANDIEN zozketa batean parte hartuko duzue Nekatur, La Perla, BBVA, Txindokiko Itzala, Medexa Park eta Canopy Park entitateen parte-hartzeari eta laguntzari esker. Gainera, nahi duzuen familia eta pertsona guztiek txartel bat edo gehiago erosi ahal izango dituzue izena emateko formularioan. Informazio guztia HEMEN.
Parkeak sarrerarekin eskaintzen dituen jarduera guztiez gain, ordainpeko beste jarduera batzuk ere badaude, eta horietan ere prezio berezi bat ezarri dugu. Formularioaren bidez erreserbatu behar dira: topaketa lemurrekin, zientzialari txikiak, tirolina handia eta tirolina bikoitza. (Plaza mugatuak dira ahalik eta familia gehienek parte har dezazuen).
PREZIOAK
Sarrera*:
- 40 €/familiako (Kide Ugariko Familientzako ohiko prezioa: 90 €).
- 20 €/familiako (Rural Kutxako edo bezero berrientzat “En Marcha eta Joven in programetan”, maiatzaren 29a baino lehen). Informazio gehiago HEMEN.
* Familia Jardunaldira etortzen zareten familiak, bigarren egun batean joan ahal izango zarete Sendavivara, 50 €/ familiako prezioan. Gogoan izan lehenengo egunean jarduera Hirukidek diruz laguntzen duela, neurri batean.
Autobusa (IBILBIDE BATZUETAN PLAZAK AGORTUTA):
20 €/familiako.
Aparteko jarduerak:
- Topaketa lemurrekin (plazak agortuta)*: 7 €/pertsonako.
Baldintzak: < 12 urte + heldu bat (Biei kobratuko zaie).
*Familia bakoitzeko pertsona kopuru maximoa aparteko jarduera GUZTIETAN honako hau da: kategoria orokorreko familientzat, adingabe bat eta heldu bat; eta kategoria bereziko familientzat, bi adingabe eta heldu bat.
- Zeintzialari txikiak, Ornitologoaren txokoa eta Zookeper esperientzia*: 5 €/pertsonako.
Baldintzak: < 12 urte + heldu bat (adingabeari bakarrik kobratuko zaio).
*Familia bakoitzeko pertsona kopuru maximoa aparteko 3 jarduera hauetan honako hau da: kategoria orokorreko familientzat eta bereziko familientzat, adingabe bat.
Jarduera hauetako informazio gehiago HEMEN
- Tirolina Handia / Tirolina bikoitza (plazak agortuta bietan)*: 2 €/pertsonako.
*Jarduera hauetarako familia bakoitzeko GEHIENEKO PERTSONA kopurua hau da:
– Kategoria orokorra: bi aukeretatik bakarra hauta dezakezue. Tirolina Handia aukeratuz gero, pertsona bat. Tirolina Bikoitza aukeratuz gero, bi pertsona.
– Kategoria berezia: bi aukerak hauta ditzakezue, tirolina bakoitzeko gehienez bi pertsona.
Bazkaria:
- Ogitartekoa (hainbat aukera) + ura: 10,50 €
- Helduentzako menua (1. platera + 2. platera + ogia + ura): 16,90 €
- Haurrentzako menua (pasta + sanjakoboa + patatak + postrea + ogia + ura): 12,80 €
.
HIRUGAZTE JARDUERA (KAYAK+ SENDAVIVA):
Senide edo lagunen bat ekar dezakete (ez da bazkidea izan behar).
Prezioa:
- Bazkideak: 10 €/pertsonako kayak jarduera.
- Bazkide ez direnak: 20 €/pertsonako kayak jarduera.
- DOAN, Sendaviva.