IX. Argazki Lehiaketa “25. urteurrena”

IX. Argazki Lehiaketa “25. urteurrena”

Irailaren 15era arte

Anima zaitezte eta har ezazue parte gure argazki-lehiaketaren edizio berrian; aurten, Hirukiderentzat hain urte berezian, izenburu hau dakar: FAMILIARTEKO OPORRAK 25 URTE.

Beti bezala, argazki maitagarriak, jatorrak edo dibertigarriak jaso nahi ditugu, familiaren irudi positiboa islatzen dutenak eta, ahal dela, familiako kide guztiak agertzen dituztenak. Baina aurten, horrez gain, argazkietan 25 zenbakia azaldu beharko da, dela karteletan, dela hondarretako marrazkietan edo bururatzen zaizuen beste edozein modu originaletan.

Argazki irabazleak 300 €-ko saria jasoko du Azulmarinon (Eroski bidaiak), familiarteko bidaiatxo batean gozatu ahal izango dena. Irailaren 15era arte parte har dezakezue, familia bakoitzak gehienez 3 argazki bidalita, formatu digitalean, helbide honetara:  hirukide@hirukide.com.

  • Epea: irailak 15
  • Emaitzaren jakinarazpena: irailak 20
  • Lehiaketaren oinarriak hemen

Eskerrik asko emandako laguntzagatik:

azulmarino eroski