Zuen seme-alabak DBH amaitzear badaude, prestakuntza-saio hau ezin hobeto datorkie beren hurrengo fase akademikoa behar bezala aukera dezaten, aintzat hartu beharreko funtsezko kontuak ezagutuko baitituzte. Zoom bidez egin ahal izango dute, datorren apirilaren 20an, larunbatean.
Kontuan hartu beharreko faktore garrantzitsuenak azalduko zaizkie, besteak beste:
- Autoezagutza: mundu guztiak ez du gauza orotarako balio, eta nork bere jarrerak eta gaitasunak ezagutzea oso garrantzitsua da.
- Prestakuntza-etapa amaitu osteko ibilbide akademikoen ezagutza.
- Erabakiak hartzea: erabakiak hartzeko orduan eragiten duten funtsezko faktoreen ezagutza.
Era berean, erabaki egokiak hartzen laguntzeko baliabide digitalak eta ez-digitalak emango zaizkie.
– Eguna eta ordua: apirilak 20, larunbata, 10:30 – 11:30.
– Formatua: Zoom.
– Hizlaria: Enrique Pérez Urresti eta Karmentxu Pérez.
– Izena emateko: HEMEN