AFORO BETEA (saioetara joateko aukera soilik)
Azaroak 2 eta 3. Donostia
Antolakuntzak hitzartutako ostatuak dagoeneko beteta daudenez, Hirukideko familiek bi jarduera hautatu ahal izango dituzte, larunbat arratsaldean egiteko, hiru aukera hauen artean: Aquariumera joan, Kontxan itsasontziz paseatu eta Reale Arena bisitatu.
Era berean, jakizue dantzari eta txistulari bana behar dugula oraindik ere, larunbatean, 10:00etan, Ongietorriko Aurreskua modu desinteresatuan eskain dezaten. Parte hartu nahi eta interesa izango lukeen norbait ezagutzen baduzue, hirukide@hirukide.com helbidera idatziz jakinaraz diezagukezue.
Kongresura bertaratzeko ordainketa datozen asteotan egingo da, Hirukideren datu-basean agertzen den kontu-zenbakira banku-igorpena eginez.
Izen-ematea bertan behera utzi nahi izanez gero, lehenbailehen jakinarazi beharko da hirukide@hirukide.com helbidera idatziz edo 945 25 36 02 / 688 728 931 telefono-zenbakietako batera deituz, eta honako baldintza hauen arabera gauzatuko da:
- Kongresua baino hamabost egun lehenago eginez gero (beranduenez, urriaren 17an, ostegunean), izena ematean ordaindutakoaren % 40 itzuliko da.
- Kongresua baino zazpi egun lehenago eginez gero (beranduenez, urriaren 24an, ostegunean), EZ da dirurik itzuliko, behar bezala justifikatutako ezinbesteko arrazoirik ezean (istripua, gaixotasuna…).
Gainera, oso garrantzitsua da KONGRESUAREN WEBGUNEAN sartzea, informazio gehiago txertatuko baitugu Kongresuaren xehetasun guztien eta programa osoaren berri emateko: helduentzako/haurrentzako programa, Hirugazteak, familia-jarduera, aparkalekuak, hirian zeharreko tour-ak, etab.
.