Ate irekien jardunaldiak gure egoitzetan

Ate irekien jardunaldiak gure egoitzetan

Ekaineko lehenengo hiru ostegunetan, zuen zain izango gara gure egoitzetan: hilaren 13an Donostian eta 20an Gasteizen, goizez eta arratsaldez.

Aukerarik onena izango da gu bisitatzera etortzeko, gure instalazioak ezagutzeko eta zuek patxadaz artatzeko, zuen zalantzak edo beste edozein kontu argitzeko eta zuen proposamenak entzuteko. Hitzordua ez da nahitaezkoa, baina izena ematen duten familiek (HEMEN) arreta jasotzeko lehentasuna izango dute.   

Egoitza hauetan egongo gara, ordutegi honetan:

ATE IREKIEN ORDUTEGIA

10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.

DONOSTIA
Osteguna, ekainak 13
Pagola Gizagunea. Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen pasealekua, 10

GASTEIZ
Osteguna, ekainak 20
Sofia Erreginaren hiribidea, 112

(Joan den ekainaren 6an Hirukide Bizkaiaren egoitza berrian Ate Irekiak egin genituen)