Gabon-txartelen 19. Lehiaketa

Gabon-txartelen 19. Lehiaketa

Har ezazue parte haurrentzat antolatzen dugun Gabon-txartelen Lehiaketaren 19. edizioan, non, urtero bezala, datozen Gabonetako gure zorion-txartela hautatuko dugun. Hirukideko familia bazkideetako 4 eta 14 urte bitarteko neska-mutil guztiek parte har dezakete.

Lehiaketaren oinarriak HEMEN ikus ditzakezue osorik.

Marrazkiak Hirukidera bidali edo bertan aurkeztu beharko dira; eskaneatuta, helbide honetara bidal daitezke: hirukide@hirukide.com. Nolanahi ere, ezinbestekoa izango da egilearen datuak adieraztea: izena, lehenengo bi abizenak, adina, helbidea eta telefono-zenbakia.

Marrazkiak helarazteko azken eguna 2024ko abenduaren 8a, igandea, izango da, eta epaimahaiak abenduaren 10ean, asteartean, hartuko du erabakia.

Hiru kategoria izango dira, adinaren arabera, eta sari ezberdinak izango dituzte:

  • 4 eta 6 urte bitartekoen kategoria: liburu-sorta bat eta margoen estutxe bat Troa liburu-dendari esker.
  • 7 eta 9 urte bitartekoen kategoria: 120 €-ko txartel bat Caype-Grupo Folder saltokietan erabiltzeko.
  • 10 eta 14 urte bitartekoen kategoria: 120 €-ko txartel bat Goya liburu- eta paper-dendan erabiltzeko.

Hiru marrazki irabazleetatik epaimahaiak bat aukeratuko du Hirukideren Gabon-txartela izan dadin, eta, horretarako, urte-sasoi horretako familia-espiritua eta Gabonetakoa islatzen dituzten marrazkiak nabarmenduko dira.

Eskerrik asko enpresa laguntzaileei:

image 8