Irailak 30, larunbata. Euskalduna Jauregia. Bilbo
Anima zaitezte eta eman ezazue izena Bilbon igaroko dugun egun ahaztezin honetarako. Goizean, Euskalduna Jauregian, helduentzako eta Hirugazteentzako hitzaldiak eta saioak izango ditugu, bai eta txikientzako zaintza-zerbitzua ere, jolas eta atrakzio oso dibertigarriz betea. Arratsaldean, berriz, familia-plan zabalaz gozatuko dugu: Bilboko itsasadarrean zeharreko pasiera txalupan eta Athleticen zelaira/museora edo Itsas Museora bisita. Horrez gain, gazteek tirolina-jarduera izango dute Sopuerta Aventuran eta Athleticen zelaira/museora. Arabako eta Gipuzkoako familientzat autobusak antolatuko ditugu, baina plazak mugatuak dira…