Sorospen-ikastaroa

Sorospen-ikastaroa

Zuen seme-alabek Sorospen-titulua eskuratu nahi badute, aukera ona dute hau, ekainaren 15ean, 22an eta 29an (larunbatak) ikastaro trinkoa egin baitezakete, 10:00etatik 15:30era, Gorlizko hondartzan.

Prezioa: 239 €. Hauxe da Hirugazteko gazteentzako kostua, Hirukidek 50 €-ko dirulaguntza ematen baitu. Eta RURAL KUTXAko bezero diren edo egiten diren ikasleei 50 €ordainduko zaizkie beren kontuan ikastaroa amaitu ondoren (urtean 100 €-ko muga du Hirugaztek Rural Kutxak egiten duen ekarpenak).

Prestakuntza-eskaintza honen barruan, ikastaro hauek daude: Soroslea, INS espezialitatea, Lehen Sorospenak eta Larrialdien Kudeaketa.

Bloke teorikoa gainditzeko gaitasun-probak:

  • Galdetegiak eta azterketa norberaren campus birtualaren bidez.
  • Lehen Laguntzari buruzko azterketa praktikoa.

Ur-blokea gainditzeko gaitasun fisikoko probak:

  • 50 m Igeriketa + 50 m Salbamendua.
  • 25 m Apnea dinamikoa.
  • 100 m Konbinatua.
  • 1. SIMULAZIOA: aztertzaileak hautatutako azterketa praktikoa.
  • 2. SIMULAZIOA: i aztertzaileak hautatutako azterketa praktikoa.
  • 3. SIMULAZIOA: aztertzaileak hautatutako azterketa praktikoa.

IZEN-EMATEAK

Edozein zalantza edo iradokizun izanez gero, idatz iezaguzue hirugazte@hirukide.com helbidera edo deitu 945 25 36 02 / 688 72 89 31 zenbakietara.