Urte asko geldituta egon ondoren, IPREM indizea, laguntza eta prestazio askotarako erreferentzia-indizea, pixka bat igo da, eta horrek eragin positiboa du errentagatiko kategoria berezia eskatu nahi duzuen 4 seme-alabako familia ugarietan; izan ere, kategoria hori lortzeko kontuan hartu beharreko diru-sarrerak zertxobait handiagoak dira orain.
2021erako erreferentziako urteko IPREMa 7.908,60 eurokoa izango da, aparteko ordainsariak baztertu edo deskontatu behar direla adierazten ez bada; kasu horretan, zenbatekoa 6.778,80 eurokoa izango da. 4 seme-alaba dituzten familia ugarien kasuan, errentagatik kategoria berezia eskatu nahi baduzue, kontuan hartu beharreko zenbatekoa lehenengoa izango litzateke, hau da, 7.908,60 euro, aparteko ordainsariak sartuta baitaude.
Kategoria hori lortzeko, aurreko urteko familiaren diru-sarrerak aurkeztu behar dituzue. Diru-sarrera horiek, familia-unitateko kide-kopuruarekin zatituta, ezin dute gainditu indarrean dagoen urteko IPREMaren % 75. 6 kideko familia batentzat eta IPREM berria kontuan hartuta, urteko errentak 35.588 €-tik beherakoa izan beharko luke.
IPREMen igoera Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) jaso da, eta bertan zehazten dira beketan, laguntzetan eta prestazioetan erreferentzia gisa erabiltzen den adierazle hori arautzen duten zenbatekoak, egunka, hilabeteka eta urteka: eguneko IPREM-a, 18,83 euro; hileko IPREM-a, 564,90 euro; urteko IPREM-a, 6.778,80 euro.
BOEk honako hau gogorarazten du xedapen honetan: “Lanbide arteko gutxieneko soldataren erreferentziaren ordez, ekainaren 25eko 3/2004 Errege Lege Dekretuan ezarritakoa aplikatuz, IPREMen urteko zenbatekoa 7.908,60 eurokoa izango da kasuan kasuko arauek lanbide arteko gutxieneko soldatari erreferentzia egiten diotenean urteko zenbaketan, non eta ez dituzten berariaz kanpo uzten aparteko ordainsariak; kasu horretan, zenbatekoa 6.778,80 eurokoa izango da.