Joan den otsailaren 15etik martxoaren 30era arte, baldintzak betetzen dituzuen familiok Gobernu Zentralak abiatutako 200 euroko txeke berria eskatu ahal izango duzue.
Zertan datza laguntza?
200 euroko ordainketa bakarra da, diru-sarrera eta ondare maila txikia duten pertsona fisikoentzat, 2022an soldatapekoak, autonomoak edo langabeziagatiko prestazioaren edo subsidioaren onuradunak izan badira.
Nork eska dezake 200€-ko laguntza Araban?
2022an 27.000 euro oso baino gutxiagoko (zenbateko gordina, gastuak eta atxikipenak deskontatu gabe) eta 2022ko abenduaren 31n ondarearen 75.000 euro baino gutxiagoko (ohiko etxebizitza kenduta) diru-sarrerak izan dituzten pertsonak. Hirukidetik sentitzen dugu, berriz ere, diru-sarrerak mugatzeko orduan familia-unitate bakoitzeko kideen kopurua eta izan ditzaketen berezitasunak kontuan ez hartzea.
Nor gelditzen da laguntza horretatik kanpo?
- 2022ko abenduaren 31n klase pasiboen edo mutualitate baten Gutxieneko Bizi Diru-sarrera edo Gizarte Segurantzaren pentsio bat (Erregimen Orokorra edo Berezia) edo antzeko beste prestazio batzuk kobratzen ari direnak.
- Eskatzaileak (beraiek, beren ezkontidea edo izatezko bikotekidea, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan kengarriak diren ondorengoak, edo etxebizitza berean bizi diren zuzeneko lerroko bigarren gradura arteko aurrekoak), urtean merkataritza-sozietate baten zuzenbide-administratzaile izan badira eta 2022ko abenduaren 31n jarduera utzi ez badu.
Nola ordainduko da laguntza?
Laguntza bankutransferentziaren bidez ordainduko da. Horregatik, beharrezkoa da eskatzailearen banku kontu bat adieraztea, laguntza ordaindu ahal izateko.
Inprimakia aurkezteko epea bukatu eta hiru hilabeteko epean ordaindu ez bada, eskaera ezetsitzat joko da.
Laguntza udalerri bakoitzean nola eskatu jakiteko eta informazio gehiagorako, sartu heme behean usten dizkizuegun esteketan:
– ARABA/ÁLAVA: hemen
– BIZKAIA: hemen
– GIPUZKOA: hemen