Hirukideren aurkezpena Arrasaten

Hirukideren aurkezpena Arrasaten

Irailaren 19an, asteartean, gure aurkezpena egingo diegu Arrasateko familiei. Aurkezpena Kulturaten egingo da, 18:00etan. Baina, horrez gain, aurkezpenera bertaratu ezin diren pertsona guztiei arreta zerbitzua eskainiko diegu 10:00etatik 17:30era, leku berean.

Beti bezala, gure gomendioa da hizketaldira edo egunean zehar informazio puntura bertaratzea, hori baita aukerarik onena izan ditzakezuen zalantzak argitu eta zuen beharrak eta eskariak guri helarazteko. Horrez gain, gure zerbitzu eta jarduera nagusienak aurkeztuko dizkizuegu, eta kide ugariko familientzako dauden laguntza eta abantailei buruzko informazioa emango dizuegu. Horregatik guztiagatik animatzen zaituztegu ezagutzen dituzuen eta kide ez diren kide ugariko familia guztiak gonbidatzera.

ARRASATE
Datak: asteartea, irailak 19
Ordua: 10:00etatik 17:30era (informazio puntua)
Aurkezpena: 18:00etan
Lekua: Kulturate eraikineko Jokin Zaitegi aretoa (Azoka, 1)