Txartel digitala
Hirukideko bazkide-txartel digitala telefono mugikor batetik deskargatu behar da, hurrengo urratsak jarraituz:
- Hasteko, beharrezkoa da PassWallet app-a deskargatzea (Android) edo Wallet aplikazioa izatea (iPhone).
- Ondoren, FEFN-ren ERABILTZAILE ESPARRUA -ra sartu beharko duzu.
- USUARIOAN, zure bazkide fitxako email printzipala idatzi. CONTRASEÑAN, kuotaren 1go ordainketa egin ondoren SMS bidez jasotakoa. Topatzen ez baduzu, sakatu “Recuperar contraseña”.
- Bukatzeko, zure datuak ondo egiaztatu eta deskarga ezazu txartela. Arestian aipatutako app-ean ireki ahal izango duzu.
Zalantzarik baduzu, deskargari buruzko ohiko galderen atala kontsulta dezakezu, eta arazorik baduzu, idatzi hirukide@hirukide.com helbidera edo deitu 945 25 36 02 / 688 72 89 31 telefonora.