«Zein da planetaren patua aldatzeko azken eguna?». Ihes-gela honetan, parte-hartzaileak istorio bateko protagonista bilakatzen dira. Hainbat proba gainditu beharko dituzte TerminUS zer den jakiteko: gure ekintzak aldatzeko eta klima-larrialdiari aurre egiteko azken eguna.
60 minutu dituzte pagadi bateko laborategi klandestino batean klima-aldaketa nola aurre egin deskubritzeko; bertan, talde gazte bat klima-aldaketaren eragina nola geldiarazi eta planeta nola salbatu ikertzen ari da.
- Data: 2024ko martxoak 24
- Lagun-kopurua: 6
- Ordua: 11:00-12:30
- Hizkuntza: ele bitan
- Adina: 7 urtetik gora
- Prezioa: 2 €
- Tokia: Ekoetxea Meatzaldea. Gallarta (El Campillo auzoa)
- Harremanetarako: 94 605 12 75.