Nor gara? Misioa eta ikuspegia Balio Helburuak Gure lorpenak

Nor gara

Hirukide Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkarteen Federazioa da.

Hirukide Araba, Hirukide Bizkaia eta Hirukide Gipuzkoa elkarteak batzearen ondorioz sortu zen, 1.999an, kide ugariko familien kolektiboaren eskubideak bizitza politiko, instituzional, sozial, mediatiko eta enpresarialeko esparru guztietan defendatzeko helburuarekin.

+ 8200
familia bazkide

+ 45000
bazkide

Ziur gaude batasunak indartsuago egiten gaituela eta indarra dela kide ugariko familiok behar duguna gure ahotsa entzunarazi eta gure eskubideak errespetatuak izateko.

Misioa eta ikuspegia

  • Kide ugariko familien kolektiboaren eskubideak defendatzea bizitza politiko, instituzional, sozial, mediatiko eta enpresarialeko eremu guztietan.
  • Kide ugariko familiei etengabeko informazio- eta aholkularitza-zerbitzua eskaintzea.
  • Gizartea sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko kanpainak garatzea.
  • Erakundeen eta administrazioen artean seme-alabak dituzten familien premien gaineko sentsibilizazioa areagotzea, haiekin batera lan eginez.

Balioa

valores

Helburuak

  • Gure elkartean ahalik eta kide ugariko familia gehien biltzea, denon indarrarekin lortu nahi ditugun helburuak betetzeko.
  • Zerga-sistema bidezkoagoa lortzea, seme-alaba gehiago dituzten familiekin justizia egiteko.
  • Familia-errenta Estandarizatua aplikatzea familiaren diru-sarrerei lotutako zerbitzuetan eta laguntzetan, eta, horrela, errenta erabilgarria kontuan hartzea.
  • Gizarte-eragileak kontzientziatzea, lana eta familia bateragarri egiteko neurri hobeak ezar ditzaten.
  • Iritzi publikoa familiaren eta kide ugariko familien funtsezko eginkizunaren gainean sentsibilizatzea, bai eta amatasunaren/aitatasunaren onuren gainean ere.
  • Familia bazkideentzako zuzeneko akordio eta deskontu esklusiboak lortzea.

25 URTE KIDE UGARIKO FAMILIEN ALDE LANEAN

Gure lorpenak

  • Seme-alabak dituzten familien eta kide ugariko familien eledun eta solaskide izatea euskal administrazioen, komunikabideen eta gizarte osoaren aurrean.
  • Seme-alabak dituzten familiak eta kide ugariko familiak euskal agenda politiko, publiko eta sozialean egotea.
  • Onura Publikoko elkartea izatea.
  • Aldundiek emandako titulu ofizialaz gain, kide ugariko familiako kide bakoitzarentzako banakako txartela izatea.
  • Kide ugariko familia izaera ondorengo gazteenak gehieneko adina bete arte (21 urte, edo 25, ikasten jarraitzen badu) luzatzea.
  • Familia-errenta Estandarizatuaren sistema pixkanaka sortzea eta ezartzea.
  • EAEko 125 udalek baino gehiagok zerga, tasa eta prezio publikoetan hobariren bat eskaintzea kide ugariko familiei.
  • Kide ugariko familientzako Bonu Sozial Elektrikoa eta Termikoa lortzea.
  • Kide ugariko familiak NANa eta pasaportea egiteko eta berritzeko tasetatik salbuestea.
  • Kide ugariko familientzako deskontuak hiri barruko eta hiriarteko garraioan, eta hobariak ibilgailuen matrikulazioan eta erosketan. (Hibridoak eta elektrikoak salbuetsita daude)
  • Ikastetxeetan sartzeko lehentasuna eta deskontuak EAEko unibertsitate pribatuen matrikulan kide ugariko familientzat.
  • Etxebizitza-kenkaria Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan eta murrizketa erabilitako etxebizitza librea erosteko karga-tasan.
  • 1.200 akordio baino gehiago familia bazkideentzat hainbat sektoretako erakunde pribatuetan: elikadura, osasuna, hezkuntza, aisialdia, etab.