Lankidetza-akordioaren baldintzak

Akordio honen bidez, entitate laguntzaileak “Deskontuaren deskribapena” atalean deskribaturiko abantaila edo deskontua eskaintzen die Hirukideri atxikitako edozein elkarte bazkidetako kide ugariko familia bazkideei eta FEFN-Kide Ugariko Familien Espainiako Federazioari atxikitako elkarteei.

Hemen deskribaturiko abantailak eta deskontuak moldatuak izan ahalko dira, betiere ez baldin bada kide ugariko familien kalterako.

Akordio hau Hirukideren berrespen- eta onespen-posta elektronikoa jasotakoan sartuko da indarrean, eta urtebeteko iraupena izango du. Entitate laguntzaileak idatziz eta hasierako epemuga amaitu baino hilabete lehenago kontrakorik adierazi ezean, luzatutzat joko da.

HIRUKIDEREN BETEBEHAR ETA ESKUBIDEAK

  1. Akordioaren doako argitalpena komunikabide hauetan:
  2. Enpresa laguntzaileak emaniko irudi korporatiboaren erabilera.
  3. Hirukidek beretzat gordeko du enpresa edo entitate laguntzailearekin eginiko akordioa deueztatzeko eskubidea, hura bete ezean edo antzeko egoeraren bat gertatuz gero.

ENTITATE LAGUNTZAILEAREN BETEBEHAR ETA ESKUBIDEAK

  1. Entitate laguntzaileak eskubidea izango du deskontua eskatzen duenari Hirukideko txartela eskatzeko (hala t fisikoa nola digitala), bai eta, hala badagokio, NANa ere, nortasuna egiaztatzeko.
  2. Entitate laguntzaileak izango du kontratu hau ez betetzearen ondoriozko erantzukizuna.
  3. Entitate laguntzaileak deskontu edo abantailaren baldintzak ezabatzeko edo moldatzeko eskubidea du, betiere ez baldin bada kide ugariko familia bazkideen kalterako. Horretarako, Hirukideri jakinaraziko dio, dela telefonoz (607 21 21 50 / 945 25 36 02), dela posta elektronikoz (promocion@hirukide.com).

Erakunde Laguntzaile agurgarria:

Jakin ezazu Hirukideren Deskontu-planean izena emateko zure eskaera jaso dugula.

Datu guztiak zuzenak direla eta Hirukideren betekizunak (gutxieneko deskontua egitea sektorearen arabera, adibidez) betetzen direla egiaztatutakoan, zurekin harremanetan jarriko gara, izen-ematea berresteko eta akordioa egin ostean egin beharrekoak azaltzeko.

Gure elkartean duzuen konfiantza eskertu nahi dizuegu, baita Hirukide den familia handi honetara ongietorria egin ere.