Ezagut ezazu Kide Ugariko Familien Kluba!

Ezagut ezazu Kide Ugariko Familien Kluba!

Familia bazkideentzako deskontu eta eskaintzen plataforma berria

Kide Ugariko Familien Kluba Estatu-mailako deskontu-plataforma berria da, Kide Ugariko Familien Espainiako Federazioak (FEFN) sustatua, bertan beherapenak eta eskaintzak aurki ditzazuen jardueretan, ikuskizunetarako sarreretan, zineman, bidaietan, modan, kiroletan, elikaduran eta aseguruetan, besteak beste. Abantaila horiez gozatzeko, elkarteko kide izan eta erabiltzaile gisa alta eman besterik ez da egin behar.

Erosketa egiten duzuenean zuzeneko deskontua izan dezakezue, edo, bestela, diru gisa pilatu etorkizuneko erosketetarako. Menuko Zuzeneko Deskontua klikatuta, atxikitako marka nagusien eskaintzak topatuko dituzue: erregai-txartelak, teknologia, aisialdia, moda eta askoz gehiago, zuen erosketa egitean ehuneko bat aplikatuko dizuetenak. Aseguruak atalean, Kide Ugariko Familien Klubeko kideentzako estaldura eta baldintza esklusiboak aurki daitezke, zuen beharrak asetzeko bereziki diseinatuak. Deskontua etorkizuneko erosketetarako diru gisa gorde nahi baduzue, aldiz, Cashback atalera jo dezakezue, bertan dauden lehen mailako 500 markatan baino gehiagotan dirua pila dezazuen zuen erosketen eta online zerbitzuengatik.  Saldo hori banku-kontu batera transferi daiteke, doan, gutxienez 10 € izanez gero.

Opari-txartelak ere eskura ditzakezue. Atal horretan, nahi duzuen txartela aukera dezakezue marka eta zenbateko ugariren artean; klubaren bidez eskuratu eta posta elektronikoan jasoko duzue. Gero, denda fisikoetan edo online erosketetan balia dezakezue, eta, azkenik, kontuan bildutako cashback-a eskuratu.

Izena emateko inprimakia esteka hau sakatuz bete dezakezue, zuen bazkide-zenbakia adierazita.  

imagen carnet digital 2024