Lege-Oharra

XEDEA

Lege-ohar honek “Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkarteen Federazioa”-ren jabetzako www.familiasnumerosasnav.org webgunearen erabilera arautzen du.

EUSKADIKO KIDE UGARIKO FAMILIEN ELKARTEEN FEDERAZIOAren (aurrerantzean, HIRUKIDE) webgunean nabigatzeak ERABILTZAILE-izaera ematen dizu, eta lege-ohar honetan argitaratutako baldintza guzti-guztiak erabat eta inolako eragozpenik gabe onartzea dakar berekin. Baldintzok aldez aurretik jakinarazi gabe aldatu ahal izango ditu HIRUKIDEk; hala eginez gero, aldaketak ahalik eta azkarren argitaratu eta jakinaraziko ditu.

Hori dela eta, webgune honetan sartu eta bertan eskaintzen diren informazioa eta zerbitzuak erabili nahi izanez gero, komenigarria da edukia arretaz irakurtzea.

Erabiltzaileak, gainera, webgunea behar bezala erabiltzeko betebeharra du, legeen, fede onaren, ordena publikoaren, trafikoaren erabileren eta lege-ohar honen arabera, eta HIRUKIDEren edo hirugarrenen aurrean betebehar hori ez betetzearen ondorioz sor daitezkeen kalte eta galeren erantzulea izango da.

Baimendutakoaz bestelako edozein erabilera espresuki debekatuta dago, eta HIRUKIDEk edozein unetan ukatu edo eragotzi ahal izango du webgunean sartzea eta erabiltzea.

IDENTIFIKAZIOA

EUSKADIKO KIDE UGARIKO FAMILIEN ELKARTEEN FEDERAZIOAk, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betetzeko, honako hau jakinarazten dizu: 

Webgunearen titularra EUSKADIKO KIDE UGARIKO FAMILIEN ELKARTEEN FEDERAZIOA da. 

Izen komertziala HIRUKIDE da. 

IFZ, G01285899. 

Telefono-zenbakia, 945 25 36 02. 

Helbidea, SOFIA ERREGINAREN HIRIBIDEA 112, 01015 GASTEIZ.  

Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan inskribatuta dago, 1999ko maiatzaren 12ko datarekin.

KOMUNIKAZIOAK 

Gurekin harremanetan jartzeko, bide hauek erabil ditzakezu: 

  • Tel.: 948 16 37 97 
  • E-posta: hirukide@hirukide.com 
  • Helbidea: SOFIA ERREGINAREN HIRIBIDEA 112, 01015 GASTEIZ 

Erabiltzaileen eta EUSKADIKO KIDE UGARIKO FAMILIEN ELKARTEEN FEDERAZIOAren arteko jakinarazpen eta komunikazio guztiak eraginkortzat joko dira, ondorio guztietarako, goian adierazitako edozein bitarteko erabiliz egiten direnean, telefonoz salbu.

EDUKIA

HIRUKIDEk, webgune honen bidez (www.hirukide.com), Federazioari eta bere jarduerari buruzko datu interesgarriak ematen ditu, baita harekin lotutako informazioa, albisteak edo zerbitzuak ere. Informazio hori argitaratzeko orduan indarrean dagoena da.

HIRUKIDEk arreta berezia jartzen du webguneko informazioa zehatza izan dadin, eta, horretarako, aldian-aldian eguneratu egiten du, bai eta akatsak zuzendu ere sumatu bezain laster. Hala eta guztiz ere, ezin da bermatu une oro informazioa eguneratuta egotea eta akatsik ez izatea. Webgune honetan argitaratutako informazioa informatzeko baino ez da.

SARTZEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

Webgunea eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak doakoak dira, eta edozein sar daiteke eta eskura ditzake. Hala ere, HIRUKIDEk bere webgunean eskainitako zerbitzu batzuk erabiltzeko baldintza gisa aldez aurretik dagokion inprimakia betetzea ezar dezake. 

Erabiltzaileak HIRUKIDEri jakinarazten dizkion datu guztiak egiazkoak direla eta eguneratuta daudela bermatuko du, eta egiten dituen adierazpen faltsuen edo okerren erantzule bakarra izango da. 

Erabiltzailea espresuki konprometitzen da HIRUKIDEren edukiak eta zerbitzuak behar bezala erabiltzera eta, besteak beste, honako hauek lortzeko ez erabiltzera:   

  • Delituzko edukiak, bortitzak, pornografikoak, arrazistak, xenofoboak, iraingarriak, terrorismoa goraipatzekoak edo, oro har, legearen edo ordena publikoaren aurkakoak zabaltzea. 
  • Sarean birus informatikoak sartzea edo HIRUKIDEren edo beste pertsona batzuen dokumentu elektronikoak, datuak edo sistema fisiko eta logistikoak aldatu, hondatu edo eten ditzaketen edo bertan akatsak edo kalteak sor ditzaketen jarduketak egitea, bai eta beste erabiltzaile batzuei webgunean sartzea eta bertako zerbitzuak eskuratzea eragoztea ere, HIRUKIDEk bere zerbitzuak emateko erabiltzen dituen baliabide informatikoak masiboki kontsumituz. 
  • Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko kontuetan edo HIRUKIDEren edo hirugarrenen sistema informatikoetako eremu mugatuetan sartzen eta, hala badagokio, informazioa eskuratzen saiatzea. 
  • Jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak eta HIRUKIDEren edo hirugarrenen informazioaren konfidentzialtasuna urratzea. 
  • Beste edozein erabiltzaileren nortasuna ordeztea. 
  • Edukiak erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, besteren eskura jartzea, edo jendaurrean jartzeko beste edozein modu erabiltzea, eraldatzea edo aldatzea, dagozkion eskubideen titularraren baimena eduki edo legez baimenduta egon ezean. 
  • Datuak publizitate-helburuekin biltzea, bai eta saltzeko edo merkataritza-izaerako beste xede batzuekin edozein motatako publizitatea eta komunikazioak bidaltzeko biltzea ere, aldez aurretik eskatu edo baimena izan ezean. 
  • Webguneko eduki guztiak, hala nola testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, teknologia, softwarea, diseinu grafikoa eta iturburu-kodeak HIRUKIDEren jabetzakoak dira, eta erabiltzaileak ez du horiek ustiatzeko eskubideetako bat bera ere izango, webgunea behar bezala erabiltzeko behar-beharrezkoaz harago.   

Laburbilduta, webgune honetan sartzen diren erabiltzaileek edukiak ikusi eta, hala badagokio, baimendutako kopia pribatuak egin ditzakete, betiere erreproduzitutako elementuak gero ez bazaizkie hirugarrenei lagatzen, ez badira sareetara konektatutako zerbitzarietan instalatzen eta ez badira inolako ustiapen-motaren xede.   

Halaber, webgunean agertzen diren marka, izen komertzial edo edozein motatako ikur bereizgarri guztiak HIRUKIDEren jabetzakoak dira, eta webgunean sartzeak edo hura erabiltzeak ez dio haien gaineko inolako eskubiderik ematen erabiltzaileari.   

Debekatuta dago edukiak banatzea, aldatzea, lagatzea edo jendaurrean jartzea, bai eta ustiapen-eskubideen titularrak berariaz baimendu gabeko beste edozein ekintza ere. 

Hiperesteka bat ezartzeak ez dakar berekin, inola ere, HIRUKIDEren eta hura ezartzen den webgunearen jabearen artean harremana dagoenik, ezta HIRUKIDEk haren edukiak edo zerbitzuak onartzen dituenik ere. 

HIRUKIDEk ez du bere gain hartuko erabiltzaile bakoitzak webgune honetan eskuragarri jarritako materialei ematen dien erabileraren gaineko inolako erantzukizunik, ezta haien arabera egiten dituen jarduketen gainekorik ere.

JABETZA INTELEKTUALA 

HIRUKIDE da www.hirukide.com webgunearen jabetza intelektuala eta industriala ustiatzeko eskubideen titularra, eta dagokion lizentzia dauka. Webguneko eduki guztiak, diseinu grafikoa, iturburu-kodea, logoak, testuak, grafikoak, ilustrazioak, argazkiak eta webgunean agertzen diren gainerako elementuak barne, HIRUKIDEren titulartasunekoak dira esklusiboki, kontrakoa adierazi ezean. Erabiltzailea webgunean sartzeak eta bertan nabigatzeak ez dakar berekin, inola ere, HIRUKIDEk bere webgunearekin eta bertan eskainitako zerbitzuekin lotutako beste edozein eskubideri uko egiten dionik, eskualdatzen duenik, lizentzia ematen duenik edo osorik edo zati batean lagatzen duenik. Ondorioz, debekatuta dago egile-eskubideen oharra (“copyrighta”) eta webgunearen jabearen edo edukietan jasotako titularren eskubideak identifikatzeko beste edozein datu ezabatzea, saihestea edo manipulatzea, bai eta babes-gailu teknikoak, aztarna digitalak edo edukietan jaso litekeen beste edozein informazio- eta/edo identifikazio-mekanismo ere. Orobat, debekatuta dago www.familiasnumerosasnav.org webgunean jasotako eduki guztiak edo zenbait aldatzea, kopiatzea, berrerabiltzea, ustiatzea, erreproduzitzea, jendaurrean jartzea, bigarren edo osteko argitalpenak egitea, fitxategiak kargatzea, postaz bidaltzea, jakinaraztea, erabiltzea, tratatzea edo edozein eratan banatzea publizitate- edo merkataritza-helburuetarako, HIRUKIDEren berariazko baimen idatzia izan ezean.   

Horrenbestez, erabiltzaileak aitortzen du webgune honetako eduki guztiak edo zenbait edozein prozeduraren bidez erreproduzitzeak, banatzeak, merkaturatzeak, eraldatzeak eta, oro har, beste edozein eratan ustiatzeak webgunearen titularraren jabetza intelektualeko eta/edo industrialeko eskubideak edo horien titularrarenak urratzea dakarrela berekin.  

Webguneko eduki guztiak, hala nola testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, teknologia, softwarea, diseinu grafikoa eta iturburu-kodeak HIRUKIDEren jabetzakoak dira, eta erabiltzaileak ez du horiek ustiatzeko eskubideetako bat bera ere izango, webgunea behar bezala erabiltzeko behar-beharrezkoaz harago.  

Laburbilduta, webgune honetan sartzen diren erabiltzaileek edukiak ikusi eta, hala badagokio, baimendutako kopia pribatuak egin ditzakete, betiere erreproduzitutako elementuak gero ez bazaizkie hirugarrenei lagatzen, ez badira sareetara konektatutako zerbitzarietan instalatzen eta ez badira inolako ustiapen-motaren xede.   

Halaber, webgunean agertzen diren marka, izen komertzial edo edozein eratako ikur bereizgarri guztiak HIRUKIDEren jabetzakoak dira, eta webgunean sartzeak edo hura erabiltzeak ez dio haien gaineko inolako eskubiderik ematen erabiltzaileari.  

Debekatuta dago edukiak banatzea, aldatzea, lagatzea edo jendaurrean jartzea, bai eta ustiapen-eskubideen titularrak berariaz baimendu gabeko beste edozein ekintza ere. 

Hiperesteka bat ezartzeak ez dakar berekin, inola ere, HIRUKIDEren eta hura ezartzen den webgunearen jabearen artean harremana dagoenik, ezta HIRUKIDEk haren edukiak edo zerbitzuak onartzen dituenik ere. 

HIRUKIDEk ez du bere gain hartuko erabiltzaile bakoitzak webgune honetan eskuragarri jarritako materialei ematen dien erabileraren gaineko inolako erantzukizunik, ezta haien arabera egiten dituen jarduketen gainekorik ere.

ADINGABEEN DATUEN BILKETA

HIRUKIDEk 14 urtetik beherakoei ez die beren datu pertsonalak emateko baimenik ematen, dela zerbitzuak eskatzeko gaitutako web-inprimakiak betez, dela harremanetarako inprimakiak betez, dela mezu elektronikoak bidaliz. 

PLUGINAK EDO SARE SOZIALETAKO OSAGARRIAK (hala badagokio) 

Webgune honek hainbat sare sozialen pluginak edo estekak ditu, hala nola Facebook, Twitter, Instagram eta YouTuberenak. Plugin horiei dagokienez, webgunearen erabiltzaileak kontuan hartu beharko du: 

  • Sare sozialean erabiltzaile gisa erregistratuta badago eta webgunea bisitatu bitartean sare sozialean saioa irekita badu, haren pluginetan “klik” egitean sare sozialak webgunea bisitatu duela adierazten dion informazioa jasoko du. Gainera, sare sozial horretan duen erabiltzaile-profilari buruzko informazioa emango du (izena, helbide elektronikoa, argazkia, etab.). 
  • Sare sozialean erregistratuta ez badago, edo webgunea bisitatu bitartean saioa irekita ez badu, baliteke sare sozialak IP helbidea, gutxienez, jasotzea eta gordetzea. 
  • Ez baduzu nahi sare sozial batek hemen zehaztutako datu pertsonalak biltzea, ezta ez gurekin ez hirugarrenekin partekatzea ere, kontsultatu dagokion sare sozialaren pribatutasun-politika eta itxi bertako saioa webgunea bisitatu aurretik. Halaber, sare sozialak zure ordenagailuan instalatu dituen cookieak zure nabigatzailearen funtzioak erabiliz ezabatu ahal izango dituzu.

WEBGUNERAKO SARBIDEAN ETA HAREN ERABILERAN BAZTERTUTAKO BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNAK

Webgune honetako edukia orokorra da eta informatzeko helburua du, besterik ez. Hortaz, ez da erabat bermatzen eduki guztietan sartu ahal izatea eta edukiok zehatzak edo zuzenak izatea, indarrean edo eguneratuta egotea, ezta helburu jakin baterako egokiak edo erabilgarria izatea ere. 

HIRUKIDEk ez du bere gain hartuko, ordenamendu juridikoak baimentzen duen neurrian, honako hauetatik eratorritako era guztietako kalte-galerengatiko inolako erantzukizunik: 

  • Webgunean sartzeko ezintasuna edo edukien egiazkotasun, zehaztasun eta/edo gaurkotasunik eza, eta webgunearen edo bertan  eskaintzen diren zerbitzuen  bidez eskuratutako eta  jakinarazitako, zabaldutako, biltegiratutako eta besteren eskura jarritako edukietan akatsak izatea. 
  • Edukietan birusak edo bestelako elementuak egotea, sistema informatikoetan, agiri elektronikoetan edo erabiltzaileen datuetan aldaketak eragin ditzaketenak. 

Legeak, fede ona, ordena publikoa, trafikoaren erabilerak eta lege-ohar hau urratzea, webgunea behar bezala ez erabiltzearen ondorioz. Bereziki, eta adibide gisa, HIRUKIDEk ez du bere gain hartuko jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak, enpresa-sekretuak, ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako, eta norberaren irudirako eskubideak urratzen dituzten hirugarrenen jarduketen gaineko erantzukizunik, ez eta lehia desleialaren eta legez kontrako publizitatearen arloko araudia urratzen duten hirugarrenen jarduketen gainekorik ere.  

Era berean, HIRUKIDEk ez du bere gain hartuko webgune honetatik kanpo dagoen eta gure webmasterrak zuzenean kudeatzen ez duen informazioaren gaineko erantzukizunik. Webgune honetan ageri diren esteken funtzio bakarra da erabiltzaileari webgune honetan eskainitako edukiak heda ditzaketen beste iturri batzuen berri ematea. HIRUKIDEk ez du bermatzen estekatutako guneak behar bezala dabiltzala edo bertan sar daitekeela, eta ez du horren gaineko inolako erantzukizunik hartuko bere gain; halaber, ez du haiek bisitatzea iradokitzen edo gomendatzen, ezta horretara gonbidatzen ere, beraz, lortutako emaitzaz ere ez da arduratuko. HIRUKIDEk ez du bere gain hartuko hirugarrenek hiperestekak ezartzearen gaineko inolako erantzukizunik.

LEGEZ KANPOKO JARDUERAK EGINEZ GERO JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

Edozein erabiltzailek edo hirugarrenen batek uste izanez gero badaudela edozein edukiren legez kontrako erabilera eta/edo webgune honetan ageri diren edo sarbidea webgune honen bidez duten web-orrietan edozein jarduera egin dela edo egiten ari dela erakusten duten ekintzak edo egoerak, jakinarazpena bidali beharko dio HIRUKIDEri, bere burua behar bezala identifikatuta eta ustezko arau-hausteak zehaztuta. 

ARGITALPENAK

Webgunearen bidez ematen den informazio administratiboak ez du ordezten administrazio publikoen egunkari ofizialetan formalki argitaratu beharreko lege, araudi, plan, xedapen orokor eta egintzen legezko publizitatea, horixe baita haien egiazkotasunaren eta edukiaren fede ematen duen tresna bakarra. Webgune honetan eskuragarri dagoen informazioa lege-baliorik gabeko gidatzat jo behar da.