Hirukidek Euskadi osorako zerbitzu berria jarri nahi dugu martxan: “HiruKontzilia”, 14 urtetik beherako zuen seme-alabak zaintzeko, kontziliatzeko zeregin zailean laguntza izan dezazuen. Araban proba pilotu bat egiten hasiko gara, 5, 10 eta 20 orduko bonuak eskainiko dizkizuegu, zuen beharren eta egoera ekonomikoaren arabera eskatu ahal izango dituzuenak. Kostua, familia bazkideentzat, 5 eurokoa izango da orduko; gainerakoa Hirukidek diruz lagunduta egongo da.
Eskabideak baloratzeko prozesuan, familiaren errenta-maila eta seme-alaben kopurua hartuko dira kontuan, bonuen banaketa ahalik eta bidezkoena eta zuzena izan dadin.
Behin bonua erosita, 2023ko abenduaren 30era izango da baliozkoa, eta orduak behin bakarrik edo behin baino gehiagotan erabili ahal izango dituzue. Erreserba astebete lehenago egin beharko da, gutxienez. Zaintzaileak hautaketa-prozesu zorrotzaren bidez hautatuko dira, mendekotasuna duten adingabeen eta adinekoen zaintzan espezializatutako zerbitzu-enpresa baten bidez, zuen seme-alabak eskurik onenetan egon daitezen.
Hirukidek boluntariotza-poltsa bat irekiko du proiektu honetan parte hartu nahi duten gazte guztientzat: lan boluntarioko 5 ordu eskainiko dira, eta 6. ordutik aurrera, emandako zerbitzua ordaindu egingo da. Interesa duzuenok INPRIMAKI hau bete behar duzue.
Kategoria orokorreko familiek urtean gehienez 20 ordu hartu ahal izango dituzte, eta kategoria bereziko familiek, berriz, urtean 40 ordu gehienez. Beraz, eman iezaguzue zuen egoeraren eta beharren berri inprimaki berdinaren bidez.