Aurkezpena Zumaian

Aurkezpena Zumaian

Urriaren 29an, asteartean, Zumaiara joango gara bertako kide ugariko familiak artatzera, Alondegia kultur etxean. Egun osoan (09:30-14:00 eta 15:30-17:30), informazio-gune bat izango dugu, eta arratsaldean, 18:00etan, taldeko aurkezpena egingo dugu.

Beti bezala, gure gomendioa da hizketaldira edo egunean zehar informazio puntura bertaratzea, hori baita aukerarik onena izan ditzakezuen zalantzak argitu eta zuen beharrak eta eskariak guri helarazteko. Horrez gain, gure zerbitzu eta jarduera nagusienak aurkeztuko dizkizuegu, eta kide ugariko familientzako dauden laguntza eta abantailei buruzko informazioa emango dizuegu. Horregatik guztiagatik animatzen zaituztegu ezagutzen dituzuen eta kide ez diren kide ugariko familia guztiak gonbidatzera.

Beherago aurkituko dituzuen inprimakiak betez gero, hitzordua hartu ahal izango duzue eta lehentasuna izango duzue arreta jasotzerakoan (itxaron beharrik gabe). Hala ere, ez da derrigorrezkoa, eta hurbiltzen zareten familia guztiei emango dizuegu arreta.

Zumaia

  • Eguna: urriaren 20an, asteartean
  • Arreta guneko ordutegia: 09:30-14:00etan eta 15:30-17:30ean
  • Hitzaldiaren ordutegia: 18:00etan
  • Lekua: Alondegia kultur etxean
  • Hitzordua: hemen