Eusko Jaurlaritzak 2024an garraio publikoan % 20ko hobariari eustea erabaki du. Hori bai, orain arte bezala abonuekin edo BAT, Barik eta Mugi txartelekin ordainduz gero.
% 20ko deskontua Espainiako Gobernuak eskaintzen zuen % 30ekoari batu zaio, baina hura oraindik ez da berretsi. Azken hau konfirmatzear dago, egungo hobaria izaten jarraituz, alegia, % 50ekoa izango litzateke.