X. Hirukide sariak
Hirukide Sariak ematearekin batera, beren lanarekin edo zerbitzuekin seme-alabak dituzten familiek, oro har, eta familia ugariek bereziki, orainaldi eta etorkizun hobea izaten laguntzen duten pertsona, enpresa, entitate edo erakundeak saritu nahi ditugu.
Saria Gerardo Armesto eskultore arabarrak, Familia Ugariaren aitak, egindako lana da. Bertan, familia ugarien etxean hain ohikoa den ohatze ohe bat irudikatzen da.
Urte hauetan zehar, erakunde eta pertsona partikular askok jaso dituzte gure sariak. Horien artean, Karlos Arguiñano, Pilar Belzunce, Iñigo Lamarca edo Koldo Eguren, pertsona fisiko gisa, eta Euskaltel, Eroski Taldea, Arabako Foru Aldundia, Grupo Uvesco edo El Diario Vasco, entitate edo erakunde gisa.
Gure X. Hirukide Sarien irabazleak Kongresuaren Inaugurazio Ekitaldian ezagutuko dira, eta une horretan emango zaie saria.