Hizlariak Familia Ugarien Euskal Biltzarra 

Beste urte batez, gure biltzarrera lehenengo mailako hizlariak ekartzea erabaki dugu, bai kirol barruan bai kirol kanpoan balore egokiak sustatzearen garrantziari buruz hitz egingo dutenak. Arratsaldean mahai-inguruan diziplina desberdinetako eliteko lau kirolari ohi izango ditugu, bertaratutakoekin bizitako esperientzia partekatzeko, eta kirolak haien eta haien familien bizitzak nola aldatu dituen kontatzeko.

Hirukide_juanma
    • JUANMA LÓPEZ ITURRIAGA

Saskibaloi jokalari ohia, zutabegilea, komentarista, hizlaria, telebistako aurkezlea, irrati-tertuliakidea eta baita idazlea…

Saskibaloian, lehenengo pausuak Bilboko Loiola Indautxu ikastetxeko behe-mailan eman zituen. Han zegoela, Real Madril taldeak fitxatu zuen. 12 denboraldi jolastu zituen talde horrekin, 7 liga, 3 Errege Kopa, Espainiako Superkopa bat, 2 Europako Kopa, Europako Rekopa bat eta Korap Kopa bat irabaziz. 90 aldiz nazioarteko, 1984ko Los Angeles Olinpiadetako zilarrezko domina irabazi zuen, eta baita Nanteseko Europako txapelketako zilarra. Jokalari profesional bezala bere azkenengo bi denboraldiak Caja Bilbao-n izan ziren.

Behin saskibaloi lehiaketatik kanpo, telebistako hainbat programetako aurkezlea eta kirol komentarista izan da, zutabegile eta komunikabide desberdinen kolaboratzailea izateaz gain. 1999tik, jarduera nagusienetako bat hizlaria izaterena da, umorearen zentzua bait da bere ezaugarri nagusienetako bat. Horrekin batera, bi liburu idatzi ditu: “Antes de que se me olvide” eta “Ahora que me acuerdo”.


Teresa_web

  • TERESA PERALES

Eliteko kirolaria, hizlaria, idazlea, coach pertsonala eta kirol-esparrukoa. Mutiko baten ama.

26 domina paralinpiko, 27 Europako txapelketetan, 20 mundukoetan, eta 5 mundu-errekor. Erakunde eta administrazioen 20 sari eta aitorpen baino gehiago jaso ditu. Egun, eliteko kirolaria izaten jarraitzen du, erakunde publiko eta pribatuen eskutik hitzaldiak ematen ditu, eta coach pertsonala eta kirol-esparrukoa da.

Bere indarra motibazioa da, bai eta gero eta hobeto aritzeko grina. 19 urterekin, neuropatia baten ondorioz, hanketan mugikortasuna galdu zuen. Egoera berrira egokitzeko denbora-tarte baten ondoren, Teresak igeri egiten ikasi zuen, eta, ia berehala, bere lehenengo entrenatzaileak lehiatzera animatu zuen. Orduan, txapelketa eta probetan parte hartzen hasi zen, eta modu esponentzialean nabarmentzen.

Teresa Peralesek, bere kirol-palmaresarekin eta ibilbide pertsonalarekin, ahaleginerako, irmotasunerako eta bere xedeak lortzeko borrokarako duen gaitasuna erakutsi du. Komunikatzeko botere paregabeaz, bere hitz eta mezu positiboen bidez pertsonen sentimenduetara heltzen da, mugak gaindituz eta emozioak liluratuz.

“Nahia ahala da” izenpekoaz, eta hizkuntza argi, xume eta zuzenekoaz, entzulearengan aldaketaren indarra eragiten du, eta zenbait gako eskaintzen ditu pertsona bakoitzak daukan aktibo-sorta kudeatzeko nahiz ahalik eta errentagarritasunik handiena ateratzeko. Bestela esanda: Teresak gaitasunak ezagutzearen eta sustatzearen aldeko apustua egiten du, nork bere buruarekiko sabotajeari aurre eginda eta jarrera positiboaren indarraz mantenduko den banako lan-egitasmo bat diseinatuta.


MAHAI-INGURUKO HIZLARIAK:

Hirukide_ponentes_mesa_redonda 6


    • MAITE ZÚÑIGA:
      Bere nazioarteko 62 hitzorduekin, Maite Zúñiga (Eibar, 1964) funtsezko atleta bihurtu zen 80-90ko hamarkadetan. Iraupen-lasterketan jarri zuen arreta eta bere Espainiako 800 metroko errekorra indarrean jarraitzen du 28 urte geroago. 22 aldiz ezan zen Espainiako txapelduna eta bi final Olinpiko korritu zituen. Telecinco-ko Supervivientes lehiaketa irabazi zuen baita. Julio Maldonado ‘Maldini’ kazetariarekin dago ezkonduta, kirolean aditua den kazetaria. Goi-mailako Atletismoan jardun aurretik, ertzaina izan zen. Gaur egun Espainiako Atletismo Federaziora lotuta jarraitzen du, behe-mailentzako lan eginez.

    • XABI PRIETO
      Xabi Prieto esatea, Erreala esatea da. 15 denboraldietan zehar, jokalariak eta klub-ak bikote ezinhobea osatu dute, eta 2018ko maiatzean erretiratu izan arren, ondo jarraituko duen elkartasun bat izango dela dirudi. Onetan eta txarretan, Xabi Prietok beti erakutsi izan du bere konpromisua taldearekin. 2.maialtik 4.postura arte, eta 2013an Txapeldunen ligan parte hartzeraino. 532 partidu nun betiereko “10”-ak harrotasunez eta irrikaz babestu dituen Errealeko koloreak. XXI. mendeko futbolak eta futbol-industriak gurpila biratzen jarraitzen duten futbolariak bilatzen ditu, eskualdatzeak, fitxaketak, komisioak, banakako sariak… erraztuz. Dena xurgatu egiten duen negozioa da, sentimenduak barne. Merkantilizazio suntsikor horren aurrean, Xabi Prietok bere ekintzekin beste futbol eta kirol mota bat posible dela erakutsi du, milioidun eskaintza askori ezetz esanez bere buruari leial izateko asmoz, eta beti futbolaria ezaugarritu dituzten baloreak erakutsiz.

    • JOSEBA BELOKI
      Euskal Herriko txirrindulari ezagunenetakoa, hiru aldiz igo da Frantziako Tourreko podiumera: bigarren 2002an, eta hirugarren 2000an eta 2001ean. Federico Martín Bahamontes eta Pedro Delgado txirrindulariekin batera, berak lortu ditu, Estatuan, podium gehien Frantziako Tourrean, Miguel Indurainen atzetik. Era berean, Estatuko txirrindularien artean, bera da urte berean Espainiako Vueltako eta Frantziako Tourreko podiumera igotzea lortu dutenetako bat. 2003. urtean, bizikletatik erori eta kolpe gogorra hartu zuen; ondorioz, gala-errondatik kanpo geratu zen, eta, gainera, ondorio txarrak eragin zizkion txirrindularitza profesionalaren abenturan jarraitu ahal izateko. Hala ere, mundu horretan eta kirolarenean segitzen du: kirol-ekitaldietan aholkularitza ematen duen enpresa bat dauka, bai eta txirrindularitza-eskola bat ere, kirol-campusak antolatzen ditu, eta prentsan nahiz telebistan kolaborazioak egiten ditu. Joseba bi neba-arrebaren aita da.

    • ESTÍBALIZ MARTÍNEZ
      Ex gimnasta rítmica vitoriana, es una de las denomingadas “Niñas de oro” del deporte. Bicampeona del mundo y medalla de oro en los Juegos Olímpicos de Atlanta 1996, obtuvo también 3 platas en Mundiales y 1 plata y 2 bronces en Europeos, entre otros numerosos galardones. Tanto ella como sus cinco compañeras, han sido y siguen siendo fuente de inspiración para las miles de niñas que se dedican a este deporte en todo el estado, habiendo recibido numerosos reconocimientos.

Posee el título de Entrenadora Nacional de Gimnasia Rítmica y posteriormente se formó como instructora de Pilates y como entrenadora personal (RSF) de Gimnasia Abdominal Hipopresiva. Tiene una hija de 5 años y está esperando un segundo hijo.