262017Apr

Haurrentzako egitaraua

imag_guard_web
Kongresuan, haurtzaindegi-eremu handi bat eta haurrentzako jolas eta jardueren gune bat izango dira, 14 urtetik beherako ume guztiek egundoko eguna igaro dezaten. Adinaren arabera, robotika- eta mugendo-tailerrak antolatuko ditugu, hala nola tailer osasungarriak, igerilekua, Aquariumerako bisita, hitzaldiak Ertzaintzako aditu informatikoen eskutik eta abar.

HAURTZAINDEGI ZERBITZUA

0 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteak (2003 eta 2017 bitartean jaioak).

0 eta 4 urte bitarteko umeak Kursaalen egongo dira, eta 5 urtetik gorakoak Manteo Kiroldegian.

GARRANTZITSUA: Umeek ere, helduek Kursaalen bezala, txartela erakutsi beharko dute. Mesedez, egin ezazue garaiz, 10:30ean Hasiera-ekitaldia hasi baino lehen.

Pendiente de cerrar el programa infantil


Kongresura joateko, izena nahitaez eman behar da aldez aurretik. (Izena emateko epemuga: urriaren 10a).