Aurten ere, gure kongresura lehen mailako hizlariak ekartzea erabaki dugu, seme-alabak behar bezala hezteko familiaren garrantziaz hitz egingo digutenak..
Mar Romera
  • MAR ROMERA

Adimen emozionalean aditua, masterra adimen anizkoitzetan eta hezkuntza-berrikuntzan, eta Francesco Tonucci Elkarte Pedagogikoko presidentea, haurtzaroaren duintasunaren eta haurren eskubideen alde lan egiten duenarena, hain zuzen ere, hezkuntzaren kalitatea irakaslearen prestakuntza osoaren bidez hobetzeko. Graduondokoen zuzendaria. Hizlaria, liburu ugariren egilea eta hainbat ikastetxetako pedagogia-aholkularia, hezkuntza emozionalak txikienengan zer-nolako garrantzia duen azaltzen du.

Gaur egun (XXI. mendea), adimen artifiziala egunkarien azaletako eta albistegietako protagonista den garaian, badirudi helduok benetan jabetu garela adimen emozionalaren garrantziaz. Badakigu kudeaketa emozional egokia ongizatearen funtsezko oinarria dela; ezin ditugu egoerak aukeratu, baina bai zein emoziorekin bizi ditugun, gure jarrera hauta dezakegu, bai eta gure erabakien oinarrian dagoen eta haiei eusten dien balio-eskala ere.

Nire bizitzaren kalitatea nire pentsamenduen kalitatearen araberakoa da, eta nire pentsamenduak berauek kanporatzeko dudan plataforma emozionalaren araberakoak; horrexek bereizten du Homo sapiens ahalmen handieneko gainerako ugaztunengandik, aukeratutakoa hautatzeko eta hizkuntzarekin arrazoitzeko gaitasunak, hain zuzen ere.

Sekula baino gehiago, hezkuntza behar dugu alor honetan, modak eta uste ustelak gaindituko dituen hezkuntza, neurozientzian oinarritua, baina ulerkuntzaz eta zentzuz betea. Haurrak hezteko ez dago zertan neurozientzialaria izan.

Gure haurrei egin diezaiekegun oparirik onena entzutea da, eta lotura emozional osasungarria, errukia eta, batez ere, denbora eskaintzea. Balioen arabera heztea, eta bikaintasun emozionaleranzko garapen lasaia xede.


Pedro García Aguado
  • PEDRO GARCÍA AGUADO

Gizarte-ekintzailea, Bartzelonako Tempus zentroaren bazkide sortzailea, mendekotasun-gaixotasunaren tratamenduan espezializatua, waterpoloko txapeldun olinpikoa eta munduko txapelduna, Kirol Merezimenduaren Errege Ordenaren urrezko domina, ikusle-kopururik handieneko telesaioetako aurkezlea, irrati jeneralistetako kolaboratzailea eta film laburretako aktorea, hezkuntzari, mendekotasunei eta hazkunde pertsonalari buruzko 10 liburu argitaratu ditu, baita eleberri bat ere. Gazteei, publiko orokorrari eta enpresei hitzaldiak ematen dizkie. 2019. eta 2020. urteetan, Gazteria Sailaren Zuzendari Nagusia izan zen Madrilgo erkidegoan. Mendekotasun-gaixotasunaren prebentzioan eta tratamenduan aditua da.

Kirol-ibilbide arrakastatsuaren eta lehia-maila handiko lorpen ugariren ondoren, azken hemezortzi urteetan familia-inguruneko mendekotasunen eta bizikidetza-gatazken prebentzioan eta dibulgazioan jardun du, eta droga-mendekotasunaren esparruan aholkulari aritu da hainbat tratamendu-zentro anbulatoriotan zein bizitegi-erakotan.

Guraso eta seme-alaben arteko indarkerian aditua da, Sevillako Pablo de Olavide Unibertsitatean ikasia. Familia-inguruneko droga-kontsumoko eta informazioaren eta komunikazioaren teknologietako prebentzio-teknikaria da, prestakuntza Camilo José Cela Unibertsitatean jasota.

Droga-mendekotasunaren eta bestelako mendekotasunen alorreko esku-hartze sozialari buruzko goi-mailako ikastaro bat egin du, eta egun psikologia-gradua ikasten dihardu, UNEDen.

FES proiektuaren enbaxadorea da, alegia, nerabeengan jokabidezko mendekotasunak prebenitzeko kanpainarena, zeina hainbat gobernu autonomiko beren lurraldean ezartzen ari diren eta kirol- eta udal-mailan jarduketa garrantzitsuak zabaltzen ari den.

“Anai Zahar” ezagunak, bere hitzaldian, bideojokoen, ausazko jokoen, sare sozialen eta sakelako telefonoaren erabileraren, gehiegizko erabileraren eta haiekiko mendekotasunaren arteko aldeak nabarmenduko ditu, betiere prestakuntzaren, hezkuntzaren eta sentsibilizazioaren ikuspegitik.



Jorge Ortiz U-web

  • JORGE ORTIZ DE URTARAN (COACH & PLAY)

Erakundeei aplikatutako trebakuntzan eta adimen emozionalean aditua, eta hainbat alorretako hainbat enpresaren bazkide sortzailea.

Lasai, gu gorabehera, moldatuko dira. Denok lortu nahi dugu, gurasoak garen aldetik, badakigu, egin besterik ez dugu egin behar “¿COGEMOS EL GUANTE?”

Saioan erabiltzen den metodologiak kasu honetan familia-eremuari buruzko hausnarketa pertsonalak egitea ahalbidetzen du, nahi duguna eta bilatzen duguna ia beti gure esku dagoela ulertu ahal izateko. Metodologia honi esker, ikus-entzunezko euskarriaren bidez, nork bere familian darabiltzan printzipio, balio eta jokabideetan zeharreko ibilbidea egiten du. Pertsona bakoitzak bere esperientziaren arabera barneratuko du edukia, eta etorkizuna guztion esku eta bere esku dagoela ondorioztatuko du.

Horrekin batera, Hirugaztesentzako jardunaldi paraleloan, Cook & Team, tailerra dinamizatuko du. Tailer horretan, gazte bakoitzari galdetuko dio ea ausartzen zaren CHEF bihurtzen eta zure familiako bizikidetza hobetzeko beharrezkoak diren osagaiak kozinatzen, dinamika gastronomiko berritzaile eta oso dibertigarri batez gozatuz?