
Iruña-Veleiako aztarnategia
Iruña-Veleiako aztarnategia Arabako eta Euskadiko garrantzitsuenetakoa da. Arabako Lautada erdian dago, Iruña Oka herrian, Tresponde eta Billoda herrien artean, Gasteiztik 10 kilometrora. 80 hektareako hedadura dauka, eta 1.500 urteko historia etengabea.
Iruña, beste ezer baino, herrixka indigena handia izan zen, eta jatorria K.a. VIII. mendean dauka, Brontze Aroaren bukaeran. Burdin Aroan, asko hedatu zen eta, K.o. I. mendean, lurralde horretako hirigune boteretsu eta zabalenetakoa izan zen.
Bi eremu ditu argi bereizita: harresi barrukoa, 11 hektarea baino zertxobait gehiago ditu, eta harresi kanpokoa. Harresiaren goialdetik, bisitariak aztarnategi osoa ikus dezake, 1984an Monumentu Multzo izendatua.
III. mendeko krisia gaindituta, herrixkak beste aro oparo bat bizi izan zuen, eta orduan eraiki zen harresi sendoa, 1,5 kilometroko perimetroa duen gotorlekua, murruen lodiera 4,5 eta 5,5 metro bitartekoa eta garaiera 8 metrotik gorakoa izanda. Hondarren artean, oraindik ere 16 dorreren zimenduak eta hirirako sarbide nagusia, hegoaldeko atea, antzeman daitezke.
Mendebaldeko Erromatar Inperioa desagertu zenean, V. mendearen amaieraren eta VI.aren hasieraren artean, Veleia biztanlerik gabe geratu zen pixkanaka.
Bisita gidatuak
Bi ibilbide gidatu eskaintzen dira Iruña-Veleiako txokorik enblematikoenak ezagutzeko, barne hartuta “Open Area” edo harresiz kanpoko esparrua (hor, besteak beste, azoka handi bat izandakoaren hondarrak ikus daitezke), harresia bera eta Hegoaldeko Atea.
https://hirukide.com/eu/yacimiento-de-iruna-veleia/https://hirukide.com/wp-content/uploads/2016/05/irunaoc.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2016/05/irunaoc-300x300.jpgFamilia aisialdia