{"id":54247,"date":"2025-12-29T15:35:22","date_gmt":"2025-12-29T15:35:22","guid":{"rendered":"https:\/\/hirukide.com\/?p=54247"},"modified":"2025-12-30T18:45:38","modified_gmt":"2025-12-30T18:45:38","slug":"2025-urteko-balantzea-kopurutan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/2025-urteko-balantzea-kopurutan\/","title":{"rendered":"2025. urteko balantzea KOPURUTAN"},"content":{"rendered":"\n<p class=\"has-medium-font-size\"><strong>Urte osoan egin dugun lanak familia bazkideentzako zerbitzuak eta jarduerak indartu ditu, eta Hirugaztek finkatzen jarraitzea ahalbidetu du.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-color has-link-color wp-elements-db22d0839f5164786a950d84d5a9dec4\" style=\"color:#006e8a\"><strong>Informazio- eta aholkularitza-zerbitzua<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Newsletterren, webgunearen, aldizkariaren, sare sozialen, posta elektronikoen, telefonoaren eta aurrez aurreko arretaren bidez, familiak informatzen eta artatzen jarraitu dugu, sare sozialetan ere jarduera eta presentzia handia izanik, besteak beste LinkedInen jarduera sustatuz. Zerbitzu hau funtsezko tresna da oraindik ere familiei laguntzeko eta zuen kontsultei zein beharrei erantzuteko.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-color has-link-color wp-elements-4f2829492bf5369e707ebf6587acdbd9\" style=\"color:#006e8a\"><strong>Administrazio Publikoak<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Urte osoan, bilera ugari egin ditugu hainbat administrazio eta erakunderekin, baita arduradun politiko eta kargu publikoekin ere, hiru lurraldeetako kide ugariko familien aldarrikapen nagusiak helarazteko (FEEren aplikazioa unibertsitateko edo unibertsitatez kanpoko beketan, tituluen berritzearen hedapena, 3. seme-alabentzako eta ondorengoentzako laguntzen urteen luzapena, zerga-hobekuntzak edo etxebizitza duinak&#8230;). Era berean, hainbat alkaterekin bildu gara edo alegazioak bidali ditugu haien zerga-ordenantzetan kide ugariko familientzat ezarrita dituzten hobariak hobe ditzaten edo, ez badituzte, ezar ditzaten.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-color has-link-color wp-elements-5c982f86c8ee6840b9db49a63ab6e11d\" style=\"color:#006e8a\"><strong>Udalerrien kanpaina<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><a><\/a>2025ean, Euskadiko hamalau udalerritan izan gara Hirukide aurkezten eta bertako kide ugariko familiei gure kolektiboaren eskubideen berri ematen, hurrenkera honetan: Urnieta, Galdakao, Bergara, Sopela, Deba, Arrigorriaga, Oion, Ondarroa, Zumarraga, Astigarraga, O\u00f1ati, Ortuella, Azkoitia eta Markina-Xemein. Horietako bakoitzean, informazio-gune bat eskaini genuen goizez eta arratsaldez.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-color has-link-color wp-elements-1124b59e9014031151bc5c59666209a2\" style=\"color:#006e8a\"><strong>11. Kongresua<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>\u201cFamilia, zorionaren formula\u201d izenburupean, gure kongresuaren hamaikagarren edizioa egin genuen Gasteizen, non ia 400 lagun bildu ginen, heldu, gazte eta haur. Hitzaldiak Luis Guti\u00e9rrez Rojasek eta Alba Cardaldak eman zituzten, eta Hirugazteekin ere saio bat egin zuten. Horrez gain, Hirukideko bi amak eta bi aitak mahai-inguru bat egin zuten. Txikienek zaintza-zerbitzu osoa izan zuten, eta bertaratutako guztiek hainbat plan egin ahal izan zituzten familian arratsaldean.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-color has-link-color wp-elements-5510942767daa5ad1c520d07771cbc41\" style=\"color:#006e8a\"><strong>Hirugazte<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><a><\/a>Hirugaztek gazteentzako jarduera ugari antolatu ditu, horietako asko Hirukideren familia-proposamenen aldi berean: XI. Kongresua, txangoak eta aisialdiko jarduerak (Irrisarri Land edo HiruPin, adibidez), eta haientzat propio antolaturiko lehiaketak eta zozketak. Gainera, prestakuntza-ikastaroak eta -tailerrak eskaini zaizkie, baita boluntariotza-ekintzak ere desgaitasunaren eta kalteberatasunaren alorreko hainbat elkarterekin. Urtearen amaieran, \u201cGutun bat zuretzat\u201d ekimena errepikatu zen, arrakasta handiz.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-color has-link-color wp-elements-ce601dcec68a7765b5d4bb7358a729e5\" style=\"color:#006e8a\"><strong>Jarduerak, lehiaketak eta zozketak<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Jarduerarik nabarmenenak gure XI. Kongresua, Irrisarri Landen emandako eguna, udaberri eta udazkeneko familia-txangoak, eta gurasotasun positiboari buruzko online hitzaldiak dira. Bost \u201cFamilia, bazkidetu beste familia bat\u201d kanpaina ere egin ditugu, argazki-lehiaketa eta Gabonetako postalena, eta aisialdiko eta kulturako zozketa ugari ere bai, bereziak eta EROSKI cluben Gabonetako saskiena barne, guztiak ere gure erakunde laguntzaileen babesaz.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-color has-link-color wp-elements-c95a01d9032aeaf9364762fcc28031ce\" style=\"color:#006e8a\"><strong>Deskontuak eta kanpaina bereziak<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><a><\/a>2025ean, buru-belarri aritu gara lanean familientzako onura gehiago eskuratzeko; hala, 170 deskontu berri lortu ditugu Hirudendetan. Gainera, EROSKI cluben deskontu-txartelekin eta, udan, Hirubonuen kanpainarekin jarraitu dugu, horren erabileran marka hautsita.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-color has-link-color has-medium-font-size wp-elements-bab9091a80168c671e36a9936c8ebae9\" style=\"color:#760000\"><strong><span style=\"text-decoration: underline;\"><strong>KOPURUTAN<\/strong><\/span><\/strong><\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-table\"><table class=\"has-fixed-layout\"><tbody><tr><td>Gure aldizkariaren irakurleak<\/td><td><strong>37.425<\/strong><\/td><\/tr><tr><td>Sare sozialetako jarraitzaileak<\/td><td><strong>31.489<\/strong><\/td><\/tr><tr><td>Newsletterraren harpidedunak<\/td><td><strong>12.727<\/strong><\/td><\/tr><tr><td>Artaturiko kontsultak<\/td><td><strong>883<\/strong><\/td><\/tr><tr><td>Deskontu berriak<\/td><td><strong>170<\/strong><\/td><\/tr><tr><td>Agerpenak hedabideetan<\/td><td><strong>108<\/strong><\/td><\/tr><tr><td>Parte-hartzea organismo eta ekitaldietan<\/td><td><strong>35<\/strong><\/td><\/tr><tr><td>Bilerak erakunde eta alderdiekin<\/td><td><strong>32<\/strong><\/td><\/tr><tr><td>Bilerak erakunde pribatuekin<\/td><td><strong>25<\/strong><\/td><\/tr><tr><td>Antolaturiko jarduerak<\/td><td><strong>23<\/strong><\/td><\/tr><tr><td>Errekurtsoak, erreklamazioak\u2026<\/td><td><strong>10<\/strong><\/td><\/tr><tr><td>Hirugazte jarduerak<\/td><td><strong>16<\/strong><\/td><\/tr><\/tbody><\/table><\/figure>\n\n\n\n<p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urte osoan egin dugun lanak familia bazkideentzako zerbitzuak eta jarduerak indartu ditu, eta Hirugaztek finkatzen jarraitzea ahalbidetu du. Informazio- eta aholkularitza-zerbitzua Newsletterren, webgunearen, aldizkariaren, sare sozialen, posta elektronikoen, telefonoaren eta aurrez aurreko arretaren bidez, familiak informatzen eta artatzen jarraitu dugu, sare sozialetan ere jarduera eta presentzia handia izanik, besteak beste LinkedInen jarduera sustatuz. Zerbitzu hau [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":54207,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_eb_attr":"","footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-54247","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-noticias-eu"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/54247","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=54247"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/54247\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":54317,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/54247\/revisions\/54317"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/54207"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54247"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54247"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54247"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}