{"id":49140,"date":"2025-01-29T11:23:37","date_gmt":"2025-01-29T11:23:37","guid":{"rendered":"https:\/\/hirukide.com\/hirukide-2024-resumen-de-un-ano-muy-especial\/"},"modified":"2025-01-30T14:22:49","modified_gmt":"2025-01-30T14:22:49","slug":"hirukide-2024-resumen-de-un-ano-muy-especial","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/hirukide-2024-resumen-de-un-ano-muy-especial\/","title":{"rendered":"Hirukide 2024: urte oso berezi baten laburpena"},"content":{"rendered":"\n<p class=\"has-medium-font-size\"><strong>Iazkoa oso urte berezia izan zen, federazio gisa eman ditugun 25 urteak hainbat ekitaldi eta jarduerarekin ospatu baikenituen.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-color has-link-color wp-elements-22b8c032bedef9fdfd0654e9192fde4f\" style=\"color:#017598\"><strong>Oroitzapen-ekitaldiak<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Maiatzaren 4ko eta 5eko asteburuan, familia-jardunaldi handia ospatu genuen Zarautzen, adin guztietarako dozenaka atrakzio, puzgarri, tailer, jolas eta ikuskizunekin, familiarteko mendi-ibilaldia, herri-paella, giza mosaikoa edo surfa barne.<\/p>\n\n\n\n<p>Maiatzaren 15ean, ekitaldi instituzionala egin genuen Gasteizen, kargu eta ordezkari publiko eta politikoen ordezkaritza zabalarekin, baita erakunde pribatuetakoekin eta hirugarren sektorekoekin ere.<\/p>\n\n\n\n<p>Maiatzaren 31n, Bizkaiko gure egoitza inauguratu genuen, Bilboko Deustu auzoan, ordezkaritza instituzional zabala izan zuen ekitaldian.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-color has-link-color wp-elements-4b478ae8e70efdf2bff85ab374d8f32c\" style=\"color:#017598\"><strong>Kide Ugariko Familien XIV. Kongresu Nazionala<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Azaroaren hasieran, Kide Ugariko Familien XIV. Kongresu Nazionala antolatu genuen Donostian, gure 25. urteurrenari amaiera emateko. Ia autonomia-erkidego guztietatik etorritako 250 familia inguruk saioz betetako plana izan zuten larunbat goizean, aisia arratsaldean eta plan ederra igandean Igeldo mendian.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-color has-link-color wp-elements-5e77b1ad72a756066dd10ac27ad85de1\" style=\"color:#017598\"><strong>Informazio- eta aholkularitza-zerbitzua<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Gure newsletterraren, webgunearen, aldizkariaren, posta elektronikoaren, telefono-zenbakiaren eta aurrez aurreko arretaren bidez, familia bazkide guztiei informazioa eta arreta ematen jarraitu genuen. Hiru hilean behin argitaratzen dugun aldizkarian, gure 25. urteurrena ospatzeko hainbat artikulu berezi argitaratu genituen, urte hauetan guztietan gurekin izan diren familiak, erakundeak eta administrazioak aipatuta.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-color has-link-color wp-elements-091cab26d3b8dd2bb7b4510e3e07ce79\" style=\"color:#017598\"><strong>Eragin Politikoa<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Joan den urtean, hainbat bilera egin genituen administrazioekin, erakundeekin eta kargu politikoekin. Hauteskunde autonomikoei begira, gure proposamenak helarazi genizkien alderdi nagusietako arduradunei. Era berean, hainbat alkaterekin bildu ginen edo alegazioak bidali genituen zerga-ordenantzetan familia ugariei hobariak emateko eta hobetzeko.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-color has-link-color wp-elements-97999dc7bde364c5d37bb8815295e43c\" style=\"color:#017598\"><strong>Udalerrien kanpaina<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>2024an, EAEko bederatzi udalerri bisitatu genituen, Hirukide aurkezteko eta kide ugariko familiei beren eskubideei buruzko informazioa emateko; zehazki, honako hauek: Andoain, Balmaseda, Durango, Eibar, Elorrio, Hondarribia, Legazpi, Leioa, Oiartzun, Ordizia, Sestao eta Zarautz.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-color has-link-color wp-elements-125669796f38f15aeb5bef31259e7441\" style=\"color:#017598\"><strong>Hirugazte<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Hirugaztek jarduera bizia izan zuen hainbat arlotan: prestakuntza-ikastaroak eta tailerrak, gazteentzako bestelako aisialdi-planak, boluntarioen kanpamentuak eta campusak, argazki- eta reel-lehiaketak. Hirugazteentzako programa berezia nabarmendu zen bai kongresu nazionalean bai Gabonetako Hirupinean, baita &#8220;Gutun bat zuretzat&#8221; ekimena ere, non 2.500 ikaslek baino gehiagok gutun pertsonalizatuak idatzi eta eman zizkieten adineko pertsonei, bigarren urtez jarraian.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-color has-link-color wp-elements-411d28535a82b1c2087f002b32e698a1\" style=\"color:#017598\"><strong>Jarduerak, lehiaketak eta zozketak<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Urte osoan, familientzako lehiaketak, zozketak eta jarduerak antolatu genituen, gure erakunde laguntzaileen laguntzari esker. Nabarmengarrienak, IX. Argazki Lehiaketa, XIX. Christmas Lehiaketa, prestakuntza-hitzaldiak online, udaberri eta udazkeneko familia-irteerak, aisialdi- edo kultura-jardueretarako sarrera ugari, eta EROSKI Kluben zozketa bereziak eta Gabonetako saskiak.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-color has-link-color wp-elements-649563ce5f9147c2735d08f7834804b5\" style=\"color:#017598\"><strong>Deskontu eta kanpaina bereziak<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>2024an, beste behin gure ahaleginak bikoiztuta, Hirudendetan beste 100 deskontu gehitzea lortu genuen. Halaber, beste ekimen batzuen artean, EROSKI Kluben deskontu-txartelei heldu genien berriro eta Hirubonuen kanpaina abiatu genuen udan.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-color has-link-color wp-elements-a19ac4a079a32c0d88646f6e585e01c8\" style=\"color:#017598\"><strong>KOPURUTAN<\/strong><\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-table\"><table class=\"has-fixed-layout\"><tbody><tr><td><strong>\u201cHirukide albisteak\u201d aldizkariaren irakurleak\u00a0 <\/strong><\/td><td><strong>37.600<\/strong><strong><\/strong><\/td><\/tr><tr><td><strong>Newsletterraren harpidedunak \u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/strong><\/td><td><strong>14.230<\/strong><\/td><\/tr><tr><td><strong>Artaturiko kontsultak \u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0<\/strong><\/td><td><strong>1.085<\/strong><strong><\/strong><\/td><\/tr><tr><td><strong>Komunikabideetako agerpenak \u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0<\/strong><\/td><td><strong>182<\/strong><\/td><\/tr><tr><td><strong>Bazkideentzako deskontu berriak\u00a0 \u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/strong><\/td><td><strong>102<\/strong><strong><\/strong><\/td><\/tr><tr><td><strong>Bilerak erakunde eta alderdiekin\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/strong><\/td><td><strong>86<\/strong><\/td><\/tr><tr><td><strong>Bilerak entitate pribatuekin \u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/strong><\/td><td><strong>30<\/strong><strong><\/strong><\/td><\/tr><tr><td><strong>Parte-hartzea organismo eta ekitaldietan\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/strong><\/td><td><strong>29<\/strong><\/td><\/tr><tr><td><strong>Antolaturiko jarduerak\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/strong><\/td><td><strong>22<\/strong><strong><\/strong><\/td><\/tr><tr><td><strong>Helegiteak, erreklamazioak\u2026 \u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/strong><\/td><td><strong>21<\/strong><\/td><\/tr><tr><td><strong>Hirugazte jarduerak \u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/strong><\/td><td><strong>37<\/strong><strong><\/strong><\/td><\/tr><\/tbody><\/table><\/figure>\n\n\n\n<p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Iazkoa oso urte berezia izan zen, federazio gisa eman ditugun 25 urteak hainbat ekitaldi eta jarduerarekin ospatu baikenituen. Oroitzapen-ekitaldiak Maiatzaren 4ko eta 5eko asteburuan, familia-jardunaldi handia ospatu genuen Zarautzen, adin guztietarako dozenaka atrakzio, puzgarri, tailer, jolas eta ikuskizunekin, familiarteko mendi-ibilaldia, herri-paella, giza mosaikoa edo surfa barne. Maiatzaren 15ean, ekitaldi instituzionala egin genuen Gasteizen, kargu eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":49121,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_eb_attr":"","footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-49140","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-noticias-eu"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/49140","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=49140"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/49140\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/49121"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=49140"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=49140"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=49140"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}