{"id":43648,"date":"2024-01-04T18:05:45","date_gmt":"2024-01-04T18:05:45","guid":{"rendered":"https:\/\/hirukide.com\/?p=43648"},"modified":"2024-01-05T12:22:45","modified_gmt":"2024-01-05T12:22:45","slug":"2023-urte-bete-betea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/2023-urte-bete-betea\/","title":{"rendered":"2023, urte bete-betea"},"content":{"rendered":"\n<p class=\"has-text-color has-link-color has-medium-font-size wp-elements-61807fe18d15c1110838fc5a50d045d9\" style=\"color:#2685a3\"><strong>Iazkoa ere familia bazkideentzako zerbitzuz eta jardueraz betetako urtea izan zen, eta gure Hirugazte arlo berria, bereziki gazteentzat sortua, finkatu egin zen.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><strong>Informazio- eta aholkularitza-zerbitzua<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Gure newsletterren, webgunearen, aldizkariaren, mezu elektronikoen, telefonoaren eta aurrez aurreko arretaren bidez, familia bazkide guztiak informatzen eta artatzen jarraitu genuen. Gainera, WhatsAppen kanal bat ireki genuen elkartearen azken nobedadeen berri emateko. Horrekin batera, urte osoan gure webgunea berritzen aritu ginen, eta 2024 honen hasieratik diseinu, itxura eta edukien banaketa berria ditu.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Administrazio Publikoak<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Urte osoan, bilera ugari egin genituen hainbat administrazio eta erakunderekin, baita kargu politiko eta publikoekin ere. Horien artean, eta Udal- eta Foru-hauteskundeak zirela eta, horietara hiru lurraldeetan aurkeztu ziren alderdi nagusietako arduradun politikoekin bildu ginen gure aldarrikapenak jakinarazteko. Era berean, hainbat alkaterekin izan ginen edo gure alegazioak helarazi genizkien, beren zerga-ordenantzetan kide ugariko familientzako hobariak txerta edo jada ezarritakoak hobe zitzaten.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Udalerrien kanpaina<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>2023an, Euskadiko bederatzi udalerritara hurbildu ginen bertako kide ugariko familiei Hirukide aurkezteko eta gure kolektiboaren eskubideen berri emateko. Hala, Arrasate, Azpeitia, Barakaldo, Bermeo, Errenteria, Getxo, Hernani, Mungia eta Tolosan izan ginen. Denetan, arratsalde erdian talde-aurkezpena egiteaz gain, informazio-gune bat ezarri genuen egun osoan familiei hurbiltzea eta informatzea errazteko.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>10. Kongresua<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>\u201cFamilia, eskolarik onena\u201d izenburupean, gure kongresuaren hamargarren edizioa egin genuen, Bilbon, non heldu, gazte eta haur artean ia 500 lagun bildu ziren. Hitzaldiak Mar Romerak, Pedro G\u00aa Aguadok eta Jorge Ortiz de Urtaranek eman zituzten, eta azken biek, gainera, saio berezi bana eskaini zieten kongresura joandako 100 Hirugazteei. Txikienek zaintza-zerbitzu osoa izan zuten, eta bertaratutako guztiek hainbat familia-plan egin ahal izan zituzten arratsaldean.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Hirugazte<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Iaz, Hirugazte erabat finkatuta, jarduera pila bat antolatu genuen hainbat alorretan, hala nola prestakuntza-ikastaro eta -tailerrak, boluntariotza-kanpamenduak eta -campusak, aisialdiko txangoak eta planak familiako gainerako kideek beste zerbait egin bitartean, argazki- eta reels-lehiaketak, eta Kahoot-partidak online. Horrez gain, plan berezi bat bai kongresuan bai Gabonetako Hirupinean, eta urtearen amaieran, ikastetxeekin antolatutako ekimenean, mila ikaslek baino gehiagok gutun pertsonalizatuak idatzi zizkieten egoitzetako adineko pertsonei.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Jarduerak, lehiaketak eta zozketak<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Iaz egin genituen jarduera ugarietako lehenengoa Izki Golferako txangoa izan zen, udaberrian. Ondoren, ikasturtea amaitu aurretik, Familia-jardunaldia egin genuen Sendavivan. Udazkenaren hasieran, gure 10. Kongresua, eta Eguberrien bezperan, berriz, HiruPINen 11. edizioa, Zinema Familiarekin eta BECeko UGP. Gainera, urtean osoan, familiarekin batera jokatzeko Kahoot-partidak antolatu genituen, online, baita lehiaketak (argazkiena, adibidez), zozketak (gure enpresa laguntzaileei esker) eta, urtero bezala, Gabon-txartelen lehiaketa (18.a) eta Eguberrietako saskien zozketa ere.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Familia, bazkidetu beste Familia bat (F+F) kanpainak<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Joan den urtean, bazkide gehiago lortzeko hainbat kanpaina egin genituen epealdi laburragoetan, beti bezala familia bazkideen laguntza eta zenbait enpresa laguntzailerena izanik.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Deskontuak eta kanpaina bereziak<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>2023an ere gure ahaleginak bikoiztu eta 150 deskontu berri lortu genituen Hirudendetan. Gainera, beste ekintza batzuen artean, berriz gozatu ahal izan genuen EROSKI Kluben deskontu-txartelez, eta udan eta neguan Hirubonuen kanpaina egin genuen. Era berean, hainbat hilabetez aitortza publikoa eskaini genien, gure sare sozialetan edo aldizkarian, beren kolaborazioari esker bazkide berri gehien ekarri ziguten erakundeei.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-background\" style=\"background-color:#d3f1f9\"><strong>KOPURUTAN<\/strong><\/p>\n\n\n\n<ul style=\"background-color:#d3f1f9\" class=\"has-background wp-block-list\">\n<li>\u201cHirukide Berriak\u201d aldizkariaren irakurleak\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 38.400<\/li>\n\n\n\n<li>Newsletterraren harpidedunak\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 14.423<\/li>\n\n\n\n<li>Artatutako kontsultak \u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 1.246<\/li>\n\n\n\n<li>Bazkideentzako deskontu berriak\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 150<\/li>\n\n\n\n<li>Agerpenak hedabideetan \u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 108<\/li>\n\n\n\n<li>Bilerak erakunde eta alderdiekin\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 86<\/li>\n\n\n\n<li>Bilerak erakunde pribatuekin \u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 35<\/li>\n\n\n\n<li>Parte-hartzea organismo eta ekitaldietan\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 28<\/li>\n\n\n\n<li>Antolatutako jarduerak\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 26<\/li>\n\n\n\n<li>Helegiteak, erreklamazioak\u2026 \u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 22<\/li>\n\n\n\n<li>Hirugazte jarduerak\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 18<\/li>\n<\/ul>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Iazkoa ere familia bazkideentzako zerbitzuz eta jardueraz betetako urtea izan zen, eta gure Hirugazte arlo berria, bereziki gazteentzat sortua, finkatu egin zen. Informazio- eta aholkularitza-zerbitzua Gure newsletterren, webgunearen, aldizkariaren, mezu elektronikoen, telefonoaren eta aurrez aurreko arretaren bidez, familia bazkide guztiak informatzen eta artatzen jarraitu genuen. Gainera, WhatsAppen kanal bat ireki genuen elkartearen azken nobedadeen berri [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":43585,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_eb_attr":"","footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-43648","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-noticias-eu"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/43648","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=43648"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/43648\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/43585"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=43648"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=43648"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=43648"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}