{"id":40814,"date":"2016-11-03T00:00:00","date_gmt":"2016-11-03T00:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/hirukide.com\/nahi-baduzu-ahal-duzu-hirukideren-bideo-berria-etxeko-erantzukidetasuna-ardatz\/"},"modified":"2016-11-03T00:00:00","modified_gmt":"2016-11-03T00:00:00","slug":"nahi-baduzu-ahal-duzu-hirukideren-bideo-berria-etxeko-erantzukidetasuna-ardatz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/nahi-baduzu-ahal-duzu-hirukideren-bideo-berria-etxeko-erantzukidetasuna-ardatz\/","title":{"rendered":"Nahi baduzu, ahal duzu. Hirukideren bideo berria, etxeko erantzukidetasuna ardatz."},"content":{"rendered":"<p>Hirukidek jendartea sentsibilizatzeko bideo berri bat egin du, \u201cNahi baduzu, ahal duzu\u201d izenekoa. Oraingo honetan, erantzukidetasuna du hizpide, gure gizarteko erronkarik handienetako bat, hain zuzen ere. <strong>(<a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=MpLihdGDzGA\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">Ikus bideoa<\/a>)<\/strong>.<\/p>\n<p>Iragarki-formatuan egindako bideoak aita baten jarraipena egiten du, lanetik presaka atera eta seme-alabak jasotzen dituenetik haiekin eguna amaitu eta bikotekidea etxera iristen den arte. Bideoaren amaiera ironiaz beterik dago, azaltzen baitigu ezin dugula ezohikotzat jo egunerokotasunean ohikoa izan beharko lukeena.<\/p>\n<p>\u201cErantzukidetasunaz hitz egiten dugunean, etxeko lanen bidezko banaketaz ari gara, bai eta seme-alabak edukitzeak dakartzan eginbeharrekiko benetako konpromisoaz ere. Bideo berri honekin, zuzenean eta modu atseginean, nork bere erantzukizuna hartzearen garrantzia nabarmendu nahi dugu, familia den talde horren alde guztia ematen ote dugun hausnartzeko\u201d nabarmendu du Natalia Diez-Caballero Hirukideko zuzendariak.<\/p>\n<p>Ikerketa eta inkesta guztien arabera, emakumeek ordu gehiago ematen dituzte etxeko lanak egiten eta adin txikikoak eta mendekotasuna duten pertsonak zaintzen, eta, aldi berean, laneko murrizketa edo eszedentzia eskatzen duten pertsonen % 95 dira. Horrexegatik, erantzukidetasunaz mintzatzeko orduan, bideoak gizon bat du ardatz. \u201cEz dago zalantzarik gizon askok bizi dutela erantzukidetasuna bere osotasunean, baina oraindik ere askoz gehiago dira etxean funtzio batzuk baino ez dituztenak betetzen, erabat konprometituta egon barik. Arrazoiak ugariak eta askotarikoak izan daitezke, baina bideo honekin adierazi nahi dugu gehienetan, nahi izanez gero, gehiago egin daitekeela\u201d gogoratu du Diez-Caballerok.<\/p>\n<p>Aparteko motibazioa izanik, protagonista garaiz atera da lanetik, seme-alabak jaso eta egin beharreko zeregin guztiak egin ahal izan ditu, emaztea etxera iritsi baino lehen. Hortik dator bideoaren izena: NAHI BADUZU, AHAL DUZU.<\/p>\n<p>Bideo hau aurreko bideo arrakastatsu baino arrakastatsuagoen atzetik dator. Haien artean, \u201cFamiliarekin emaitza iraultzea posible da\u201d, \u201cAma izatea plus bat da\u201d eta \u201cGehien behar duenean\u201d nabarmen daitezke; hiruren artean 30 milioi erreprodukzio baino gehiago izan dituzte sare sozialetan. Bideoa YouTuben ikus daiteke, <strong><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=MpLihdGDzGA\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">HEMEN<\/a><\/strong>.<\/p>\n<p>Hedabideek osorik zein zati batean zabal dezakete bideoa, baina aldez aurretik edo ondoren horren berri eman beharko diote Hirukideri, betiere egiletasunari eutsita.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hirukidek jendartea sentsibilizatzeko bideo berri bat egin du, \u201cNahi baduzu, ahal duzu\u201d izenekoa. Oraingo honetan, erantzukidetasuna du hizpide, gure gizarteko erronkarik handienetako bat, hain zuzen ere. (Ikus bideoa). Iragarki-formatuan egindako bideoak aita baten jarraipena egiten du, lanetik presaka atera eta seme-alabak jasotzen dituenetik haiekin eguna amaitu eta bikotekidea etxera iristen den arte. Bideoaren amaiera ironiaz [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":10305,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_eb_attr":"","footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-40814","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-noticias-eu"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/40814","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=40814"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/40814\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/10305"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=40814"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=40814"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=40814"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}