{"id":40639,"date":"2021-11-07T00:00:00","date_gmt":"2021-11-07T00:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/hirukide.com\/justizia-arloko-albisteak\/"},"modified":"2021-11-07T00:00:00","modified_gmt":"2021-11-07T00:00:00","slug":"justizia-arloko-albisteak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/justizia-arloko-albisteak\/","title":{"rendered":"Justizia-arloko albisteak"},"content":{"rendered":"<p>Unive Abogados bulegoak, gurekin lankidetza-hitzarmena duenak, zenbait familia bazkiderengan eragina izan dezaketen lege- eta justizia-arloko hainbat nobedade garrantzitsuren berri eman digu: hipoteka-gastuak, pentsioetako amatasunagatiko osagarria eta ezgaikuntza judizialerako prozedura.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p><strong>Hipoteka-gastuak<\/strong><\/p>\n<p>Duela hilabete batzuk hipoteka-gastuak erreklamatzeko eperik zuhurrena 2021eko apirilean amai zitekeela jakinarazi baziguten ere, hipoteka-gastuak oraindik erreklamatu gabe dituen oro garaiz dagoela esan digute, gutxienez 2024ra arte. Kontzeptu hauek erreklamatu ahal izango dira (hipoteka-gastuenak bakarrik, ez salerosketarenak): erregistro-gastuen, gestoria-gastuen eta tasazio-gastuen % 100, eta notario-gastuen % 50. Zenbateko horiei faktura bakoitza ordaindutako egunetik epaia emandako egunera arte sortutako legezko interesak gehituko litzaizkieke.<\/p>\n<p>Unive Abogadosek kasuaren doako azterketa eskaini digu Hirukideko familioi, erreklamazioaren bideragarritasuna berresteko eta erakundeari erreklamatu beharreko zenbatekoa zehazteko. <a href=\"https:\/\/hirukidecomreal.ddev.site\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/Gastos-Hipotecarios.pdf\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\"><strong>INFORMAZIO GEHIAGO<\/strong><\/a><\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p><strong>Amatasunagatiko osagarria<\/strong><\/p>\n<p>Donostiako Lan-arloko bi epaitegi bat datoz Unive Abogadosek defendatzen duen tesiarekin, eta, hala, erretiratutako bi gizoni beren pentsioetan amatasunagatiko osagarria kobratzeko eskubidea aitortu die; horrez gain, erretiroagatiko pentsioa jasotzen hasi zirenetik sortutako atzerapenak ordaindu beharko zaizkie. Hala, amatasun-osagarriaren ondorioen atzeraeraginaren mugari dagokionez oraindik irizpide uniformerik ez badago ere, gero eta Epaitegi eta Justizia Auzitegi Nagusi gehiago datoz bat Unive Abogadosen argudioekin.<\/p>\n<p>Horrenbestez, 2016ko urtarrilaren 1etik 2021eko otsailaren 3ra bitartean sortutako erretiro, ezintasun iraunkor edo alarguntzagatiko pentsioaren onuradun diren gizonek, 2 seme-alaba edo gehiago izanez gero, osagarria eskatzeko eta jasotzeko eskubidea dute; hileko eta bizi osorako igoera ekarriko die pentsioan, eta erretiroa hartu zuten unetik dagozkien zenbateko atzeratuak berreskuratu ahal izango dituzte. <a href=\"https:\/\/hirukidecomreal.ddev.site\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/Complemento-de-maternidad.pdf\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\"><strong>INFORMAZIO GEHIAGO<\/strong><\/a><\/p>\n<p>Gainera, Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak berriki emandako bi epairen arabera, <strong>Klase Pasiboen Araubideko gizon pentsiodunek<\/strong> amatasun-osagarria kobratzeko eskubidea dute, auzitegi horrek berak bere garaian ukatu egin ziena, hain zuzen ere. <a href=\"https:\/\/hirukidecomreal.ddev.site\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/Complemento-maternidad-clases-pasivas.pdf\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\"><strong>INFORMAZIO GEHIAGO<\/strong><\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Unive Abogados bulegoak, gurekin lankidetza-hitzarmena duenak, zenbait familia bazkiderengan eragina izan dezaketen lege- eta justizia-arloko hainbat nobedade garrantzitsuren berri eman digu: hipoteka-gastuak, pentsioetako amatasunagatiko osagarria eta ezgaikuntza judizialerako prozedura. \u00a0 Hipoteka-gastuak Duela hilabete batzuk hipoteka-gastuak erreklamatzeko eperik zuhurrena 2021eko apirilean amai zitekeela jakinarazi baziguten ere, hipoteka-gastuak oraindik erreklamatu gabe dituen oro garaiz dagoela esan digute, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":21953,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_eb_attr":"","footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-40639","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-noticias-eu"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/40639","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=40639"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/40639\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/21953"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=40639"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=40639"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=40639"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}