{"id":40613,"date":"2022-10-01T00:00:00","date_gmt":"2022-10-01T00:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/hirukide.com\/zaintzaileak-kontratatzeko-laguntza\/"},"modified":"2022-10-01T00:00:00","modified_gmt":"2022-10-01T00:00:00","slug":"zaintzaileak-kontratatzeko-laguntza","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/zaintzaileak-kontratatzeko-laguntza\/","title":{"rendered":"Zaintzaileak kontratatzeko laguntza"},"content":{"rendered":"<p>Eusko Jaurlaritzak 14 urtera bitarteko adingabeen zaintzaileen kontratazioa modu iraunkorrean diruz laguntzea eta laguntza hauekin lotutako araudi guztiak bateratzea onartu du; bai 0-3 urte bitarteko haurren zaintzaileentzat zeudenak bai pandemian 3 eta 14 urte bitarteko adingabeak zaintzeko gaitutakoak, joan den ikasturtean 2021eko ekainaren 30era arte eskatu ahal izan zirenak.<\/p>\n<p>Orain, dekretu berriak aurreko biak bateratu, eta 0-14 urte bitarteko adingabeak zaintzeko etxeko langileen Gizarte Segurantzako kotizazioa diruz lagunduko du. Laguntza berria, <strong>urriaren 1etik eska daitekeena,<\/strong> 2021eko uztailaren 1etik aplikatzen da; beraz, atzeraeraginez eska daiteke. 2021eko kotizazioak 2022ko abenduaren 31ra arte eskatu ahal izango dira, eta 2022ko urtarriletik aurrerakoak, berriz, kotizazio bakoitza ordaindu zenetik urtebete igaro baino lehen.<\/p>\n<p><strong>Laguntza ekonomikoen eskabideak elektronikoki edo aurrez aurre aurkez daitezke<\/strong> Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Zuzenean zerbitzuak dituen bulegoetan.<\/p>\n<p><strong>Eskabide-orria<\/strong> eta hori aurkezteko jarraibideak <strong><a href=\"https:\/\/www.euskadi.eus\/diru_laguntza\/lana-eta-familia-bateragarri-egiteko-laguntzak-seme-alaba-adingabeak-zaintzeko-langileak-kontratatzeko\/web01-tramite\/eu\/\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">ESTEKA HONETAN<\/a><\/strong> daude. (Gogorarazten dizuegu hau egiteko <strong>EPEA ZABALIK DAGOELA URRIAREN 1etik).<\/strong><\/p>\n<p>Kide ugariko familiak gurasoetako batek bere lan-sektorean % 50eko edo gutxiagoko lanaldi-murrizketa edo kontratazio partziala izatea onartuta dagoen kolektiboaren barruan gaude. Halaber, laguntza hau seme-alabak eta mendekotasuna duten senideak zaintzeko eszedentziekin eta lanaldi-murrizketekin batera dezakegu. Laguntzaren zenbatekoa eskatzaileen familia-errenta estandarizatuaren araberakoa izango da: 20.000 \u20ac-koa edo gutxiagokoa bada, kotizazioen % 100 lagunduko da diruz; 20.000 eta 50.000 \u20ac bitartekoa bada, % 75; eta 50.000 \u20ac-tik gorakoa bada, % 25.<\/p>\n<p><strong>Gobernu Zentrala<\/strong><\/p>\n<p>Gobernu Zentralak kide ugariko familiok Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuotetan dugun % 45eko hobaria kenduko du, seme-alabak zaintzeko etxeko langileen kontratazio berrietarako. 2023ko apirilaren 1etik aurrera, Etxeko Langileei buruzko Errege Dekretu berriaren arabera, hobaria enplegatzailearen familia- edo bizikidetza-unitatearen ondarearekin eta\/edo errentarekin lotutako eskakizunak betetzearen mende egongo da, araudiak ezarritako baldintzak kontuan hartuta. Kide ugariko familien erakundeok gure desadostasuna adierazi dugu, eta baldintza horiek zehazteko zain gaude.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Eusko Jaurlaritzak 14 urtera bitarteko adingabeen zaintzaileen kontratazioa modu iraunkorrean diruz laguntzea eta laguntza hauekin lotutako araudi guztiak bateratzea onartu du; bai 0-3 urte bitarteko haurren zaintzaileentzat zeudenak bai pandemian 3 eta 14 urte bitarteko adingabeak zaintzeko gaitutakoak, joan den ikasturtean 2021eko ekainaren 30era arte eskatu ahal izan zirenak. Orain, dekretu berriak aurreko biak bateratu, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":38111,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_eb_attr":"","footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-40613","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-noticias-eu"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/40613","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=40613"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/40613\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/38111"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=40613"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=40613"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=40613"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}