{"id":56823,"date":"2026-07-06T12:51:16","date_gmt":"2026-07-06T12:51:16","guid":{"rendered":"https:\/\/hirukide.com\/?post_type=entrevistas&#038;p=56823"},"modified":"2026-07-06T12:55:38","modified_gmt":"2026-07-06T12:55:38","slug":"arenaza-axpe-familia","status":"publish","type":"entrevistas","link":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/entrevistas\/arenaza-axpe-familia\/","title":{"rendered":"Arenaza Axpe familia"},"content":{"rendered":"\n<p><strong>Debora eta Xabi ezagutzen ditugu, Manex, Ane, Ainhoa, Alaitz eta aititekin batera Arrasaten bizi direnak. Adin, errutina eta zaintza desberdinak dituen familia ugaria, antolaketaz, kirolaz, belaunaldien arteko elkarbizitzaz eta eguneroko erronkez hitz egiten dugu.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><\/p>\n\n\n\n<blockquote class=\"wp-block-quote is-layout-flow wp-block-quote-is-layout-flow\">\n<p><strong><em>\u201cHaur eta nerabeek ikusten dute bizitza horrelakoa dela, pertsonek etapa desberdinak bizitzen dituztela eta zaintzea ere familia<\/em><\/strong><strong><em>-kontua<\/em><\/strong><strong><em> dela\u201d<\/em><\/strong><\/p>\n<\/blockquote>\n\n\n\n<p><\/p>\n\n\n\n<p><strong>Hasteko, kontaiguzu nor zareten. Nolakoa da zuen familia eta nolakoa da zuen egunerokotasuna Arrasaten?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Gu Arrasateko familia ugaria gara.Egun, aiton amonekin batera bizi gara. Beraz, belaunaldi ezberdineko pertsonak bizi gara elkarrekin: behar, pentsaera, eta ohitura ezberdineko pertsonak bat egiten dugu etxebizitza berean. Gure egunerokotasuna, gaur egungo bizitza erritmo biziak markatzen gaitu; goizean goizetik egunaren amaiera arte, ardura zein ekintza ezberdinez betetako egutegia dugu guztiok: eskola, unibertsitate, lana, kirol edo aisialdiko jaduerak, eta abar.&nbsp; Eguerdian, ordutegi ezberdinetan, bat egiten dugu; eta&nbsp; aiton-amonekin bazkaltzen dugu hein haundi batean. Elkarrekin egoteko momentua izaten da.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Nola antolatzen dituzue ikasketak, otorduak, lana, etxeko lanak eta jarduerak?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Etxean, bakoitzak, gure espazio edo txokoa daukagu jarduera ezberdinetarako; ardura ezberdinekin batera. Batzuetan, elkarrekin burutu beharra izaten dugu, eta bestetan, binaka, hirunaka, edota banaka. Nolabaiteko barne egituraketa bat dugu familian; eta horri erantzuten diogu gutariko bakoitzak.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Urte askoan, D\u00e9bora, zure gurasoak funtsezko laguntza izan ziren zuentzat. Orain, haien egoera eta zuena aldatu egin da, ezta?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Bai, nire gurasoek asko lagundu izan digute gure seme-alabak hazten. Eskolatik jasotzen zituzten, haiekin bazkaltzen zuten, denok batera jaten genuen&#8230; Gurearekiko oso bizitza paraleloa izan da, gurearekin oso lotua. Aitak, 88 urte dituen arren, ondo jarraitzen du kognitiboki, eta oraindik ere laguntzen digu, ahal duen neurrian.<\/p>\n\n\n\n<p>Egoera ama gaixotu zenean aldatu zen. Narriadura kognitiboko gaixotasun bat du, eta erabateko mendekotasuna du gaur egun. Hasieran, gurasoak bakarrik bizi ziren, gure laguntzaz eta gu beti adi ea nola zeuden, zer behar zuten&#8230; baina une jakin batean erabaki bat hartu behar izan genuen. Egoera aztertu eta haiekin bizitzeko urratsa egin genuen. Aita ondo zegoenez eta emaztearekin beren etxean bizitzen jarraitu nahi zuenez, horrek ere bizi-kalitatea ematen ziola ulertu genuen. Hasiera batean, gure etxean egon ginen elkarrekin bizitzen, eta duela urte eta erditik bizi gara haienean, handiagoa delako, gurean ez baikenuen denontzako behar besteko lekurik.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Eta zer ekarpen egiten die zuon seme-alabei errealitate horrekin horren gertutik bizitzeak?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Gure ustez, haientzat ere bizi-esperientzia bat izaten ari da. Aitona-amonak osasuntsu zeudenean ezagutu dituzte, zaintzen zituztenean ere bai, eta orain etapa guztiz desberdina ikusten dute. Bizitzaren bilakaera ikusten dute, bizitzaren zikloa, baita gaixotasuna, mendekotasuna eta zaintzeko beharra ere.<\/p>\n\n\n\n<p>Batzuetan, laguntza eskatzen diet amama altxatzeko edo aulkian esertzeko, nik bakarrik ez dudalako nahikoa indarrik, eta lagundu egiten didate. Agian, egungo gizartean ez da horren ohikoa, baina gure kasuan egunerokotasuna da. Dena ez da arrosa kolorekoa, ezta hurrik eman ere, baina oso gauza baliotsua ere badu: haur eta nerabeek ikusten dute bizitza horrelakoa dela, pertsonek etapa desberdinak bizitzen dituztela eta zaintzea ere familia-kontua dela.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Kirola ere beti egon da zuon bizitzetan.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Bai, kirola gure eguneroko bizimoduko kontu bat da. Manexek txikitatik jokatu izan du futbolean, Arrasateko klubean. Orain, modu ofizialagoan utziko du hori, baina futbolak haren zaletasuna izaten jarraitzen du. Hiru neskak lineako hockeyan aritzen dira, nor bere kategorian. Kirol ezberdin bat probatzearren hasi ziren, eta, jokatu ahala, gero eta gehiago gustatu zitzaien. Orain, oso konprometituta daude eta izugarri gozatzen dute. Ane, gainera, Euskadiko Selekzioan egon da urte honetara arte. Baina, oro har, denak daude kirolera ohituta: mendira igo, eskiatzera joan, udan paddle surfa edo surfa egin behar bada, beti animatzen dira.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Eta, Xabiren kasuan, kirola bere bizitzako alderdi garrantzitsua ere bilakatu da, baita familiarentzako lagungarria ere.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Bai. Xabi beti izan da oso aktiboa. Gaztetatik aritu izan da mendiko eta elurretako kiroletan, bizikletan&#8230; eta, gerora, ur-kirolak egiten hasi zen, hala nola paddle surfa, kite surfa edo wing foila. Haren kasuan, kirola oso lotuta dago beraren izaerarekin eta naturarekin. Denborarekin, wing foila sustatzeko aukera ikusi zuen eta eskolak ematen hasi zen. Ekimena berak sortu zuen, eta Wingfoil Euskadi-ren bitartez garatzen du, normalean Garaion, Legutioko urtegian. Eta bere lan profesionala kirol-begirale jardunarekin uztartzen du.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img decoding=\"async\" width=\"900\" height=\"1200\" src=\"https:\/\/hirukide.com\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/IMG_7133-900x1200.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-56816\" title=\"\" srcset=\"https:\/\/hirukide.com\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/IMG_7133-900x1200.jpg 900w, https:\/\/hirukide.com\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/IMG_7133-525x700.jpg 525w, https:\/\/hirukide.com\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/IMG_7133-225x300.jpg 225w, https:\/\/hirukide.com\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/IMG_7133-768x1024.jpg 768w, https:\/\/hirukide.com\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/IMG_7133-1152x1536.jpg 1152w, https:\/\/hirukide.com\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/IMG_7133-1536x2048.jpg 1536w, https:\/\/hirukide.com\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/IMG_7133-360x480.jpg 360w, https:\/\/hirukide.com\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/IMG_7133-scaled.jpg 1920w\" sizes=\"(max-width: 900px) 100vw, 900px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><strong>Horrek urtean asteburu asko eskaintza dakar berekin. Nola kontziliatu duzue etxean?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Ez da beti erraza izan. Alderdi ekonomikoa laguntza garrantzitsua izan da familiarentzat, bai neguan eskiarekin bai udan wing foilarekin, baina etxetik kanpo egon beharreko aldiak eta antolatu beharra ere ekarri ditu. Nik aldi horiek etxean ahal izan dudan neurrian bete ditut, eta seme-alabak txikiak zirenean gurasoen etengabeko laguntzaz egiten nuen, azken urteetan aitarenaz, bereziki. Gero, umeak hazi ahala, askoz ere autonomoagoak bihurtu dira. Etxean, asko landu dugu hori, jakinaren gainean beti azken erantzukizuna gurea zela, baina ahalegina eginez haiek ere gai izan zitezen beren burua antolatzeko eta familiari laguntzeko.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Atzera begiratuta, zer ikasi duzue zuon familia osatzen hasi zinetenetik?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Seme-alaben beharrei egokiro erantzutea, haien bizitzako etapa bakoitzean, etengabeko ikaskuntza dela. Ez dago baliozko modu bakarra denentzat, ezta une guztietarako ere. Egunez egun ikasten duzu, haiekin eta haiei esker.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Eta zer gustatzen zaizue gehien kide ugariko familia edukitzetik?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Niretzat, oso aberasgarria da jakitea etxean beti dagoela anaia edo arreba edo ahizpa bat laguntzeko, denbora partekatzeko edo hor egoteko prest. Ika-mikak, desadostasunak eta mota orotako uneak egon arren, barreak, elkarrizketak eta babesa ere badaude. Kide ugariko familia batek partekatzen irakasten du, asko. Ez dira bizi beren buruarentzat baino ez, baizik eta anai-arrebekin batera. Eguneroko laguntza hori, bizitza partekatze hori, oso gauza ederra da.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Maila ekonomikoan, zein dira gaur egun zuon familiaren moduko batean gastu edo kezka handienak?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Eguneroko oinarrizko gastuak gero eta gehiago dira, eta gure familian, beste edozeinetan bezala,&nbsp; zuzenean nabaritzen da. Asteko erosketa, ikasketak eta eguneroko bizimoduarekin loturiko gastu guztiak dira oraintxe bertan gure kezka nagusietako batzuk.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Eta uste duzue egungo laguntzek eta neurriek benetan hartzen dutela kontuan zuen familiaren bezalakoen errealitatea?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Nahiz eta laguntza batzuk egon, gure ustez ez dute bereziki kontuan izaten gurearen moduko familien errealitate zehatza. Adibidez, seme edo alaba bakoitzeko laguntza jakin batzuk zergatik eteten dira zazpi urtera? Izan ere, adin horretatik aurrera gure seme-alabek hemen jarraitzen dute, hazten segitzen dute, eta beharrak ez dira desagertzen. Are gehiago, ugaritu ere egiten dira. Ikasketek, jarduerek, eguneroko gastuek edo ondorengo prestakuntzak ahalegin ikaragarria eskatzen dute.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Azkenik, zuen esperientzian oinarriturik, zer balio du Hirukidek eta zer ekarpen egiten die Euskadiko kide ugariko familiei?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Guretzat, Hirukide baliotsua da erakundeei gure behar eta kezken berri ematen dielako. Kide ugariko familiok ordezkatuta gaudela eta gure errealitateak ere kontuan hartzen direla sentitzeko modu bat da. Gainera, zalantza zehatz bat duzunean, badakizu galde dezakezula. Gure kasuan, esaterako, bonu sozialari, OHZri edo beste laguntza batzuei buruz. Informazio eta laguntza hori garrantzitsuak dira.<\/p>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\"><a><\/a><strong>MOTZEAN<\/strong><strong><\/strong><\/h2>\n\n\n\n<p><strong>Zein da eguneko unerik onena? <\/strong>Mahai inguruan, lasai gosaldu, bazkaldu edota afaltzeko aukera dugun unea.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Eta txarrena? <\/strong>Egunerokotasuneko bizitza erritmo bizkorraren ondorioz, goizean goiz jeiki, eta lanera, ikastera joateko prestaketa ordua.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Familiarentzako nahi bat?<\/strong> Aurrerantzean, egun daukagun harreman eta une bereziak bizitzeko aukera izatea.<strong>Oporraldi ezin hobeak? <\/strong>Gu guztiok elkarrekin egoteko txoko bat: mendian, hondartzan, nonahi.&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Debora eta Xabi ezagutzen ditugu, Manex, Ane, Ainhoa, Alaitz eta aititekin batera Arrasaten bizi direnak. Adin, errutina eta zaintza desberdinak dituen familia ugaria, antolaketaz, kirolaz, belaunaldien arteko elkarbizitzaz eta eguneroko erronkez hitz egiten dugu. \u201cHaur eta nerabeek ikusten dute bizitza horrelakoa dela, pertsonek etapa desberdinak bizitzen dituztela eta zaintzea ere familia-kontua dela\u201d Hasteko, kontaiguzu nor [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":56819,"parent":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"","meta":{"_acf_changed":false,"_eb_attr":"","footnotes":""},"categoria":[],"class_list":["post-56823","entrevistas","type-entrevistas","status-publish","has-post-thumbnail","hentry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/entrevistas\/56823","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/entrevistas"}],"about":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/entrevistas"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=56823"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/entrevistas\/56823\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":56824,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/entrevistas\/56823\/revisions\/56824"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/56819"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=56823"}],"wp:term":[{"taxonomy":"categoria","embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categoria?post=56823"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}