{"id":55937,"date":"2026-04-15T09:26:56","date_gmt":"2026-04-15T09:26:56","guid":{"rendered":"https:\/\/hirukide.com\/?post_type=entrevistas&p=55937"},"modified":"2026-04-15T11:20:14","modified_gmt":"2026-04-15T11:20:14","slug":"garcia-hurtado-familia","status":"publish","type":"entrevistas","link":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/entrevistas\/garcia-hurtado-familia\/","title":{"rendered":"Garc\u00eda Hurtado familia"},"content":{"rendered":"\n
\u00c1lexek eta Enarak urteak daramatzate erakusten familian bidaiatzea ez dela erokeria, hautua baizik. Espainian zehar karabanan hilabeteak eman ondoren, Estatu Batuetan hiru hilabete etxe-trukeari esker, eta familian hamaika abentura bizi izan ostean, jauzi handia egin zuten: 14 hilabetez Asian eta Estatu Batuetan zehar bidaiatzea Alba, Arane eta Ander seme-alabekin. Begirada aldatu dien eta egunero @cincosintimon kontuan partekatu zuten abentura.<\/strong><\/p>\n\n\n\n
<\/p>\n\u201cHaurrak ondo egongo dira gu ondo gauden tokian<\/em><\/strong>\u201d<\/strong>
\u201cGutxiagorekin bizitzen, moldatzen eta ez dagoela gauzak egiteko modu bat bakarra ikasi dute<\/em><\/strong>\u201d<\/strong>
<\/cite><\/blockquote>\n\n\n\n
Hasteko, konta iezaguzue nor zareten. Nolakoa da Garc\u00eda Hurtado familia eta zertan egiten duzue lan?<\/strong>
\u00c1lex eta Enara gara, Alba (14 urte), Arane (10 urte) eta Anderren (ia 4 urte) gurasoak. \u00c1lex autonomoa da etxeko mantentze-lanen esparruan, edozer gauza konpontzeko gai da; Enara, berriz,  itzultzaile autonomoa da duela ia 20 urtetik. Sodupen bizi gara.<\/p>\n\n\n\n
Egun, zuen bidaia handiagatik ezagutzen zaituztegu, baina zuen historia bidaiaria lehenagotik dator. Noiz hasi zineten familian bidaiatzen?<\/strong>
Ia familia bihurtzeaz batera hasi ginen bidaiatzen. Gabon ezberdinak igaro nahi izan genituen behin eta urte-amaiera Bruselan eman genuen Albarekin. Esperientzia hura asko gustatu zitzaigunez, ahal genuenean bidaiak egiteko modua bilatzen jarraitu genuen.<\/p>\n\n\n\n
Harrezkero, bidaiatzeko modu asko probatu dituzue: karabana, autokarabana, etxe-trukeak… Nola bilakatu da urteekin zuen bidaiatzeko era?<\/strong>
Oro har, beti bilatzen dugu modurik merkeena eta denboran gehien luza dezakeguna. Urte batzuez, \u00c1lexek lan egiteari utzi zion haurrak zaintzeko, eta ni telelanean aritzen naizenez, oporretan denboralditik kanpo joan gintezkeen, lehenengo karabanarekin eta geroago autokarabanarekin. Adibidez, 2018an 6 hilabete eman genituen Espainian eta Portugalen zehar autokarabanan, eta 2019an 3 hilabete egon ginen Estatu Batuetan ostaturik ordaindu gabe, etxe-trukeari esker.<\/p>\n\n\n\n
<\/a>Eta, azkenean, jauzi handia egin zenuten: 14 hilabeteko bidaia familian Asian eta Estatu Batuetan zehar. Nola sortu zen ideia?<\/strong>
Sare sozialetan hori egin zuten beste familia batzuk ikusi genituen eta esperientzia aparta iruditzen zitzaigun familian egiteko. Elkarrekin denbora pasatu nahi genuen, eta, bide batez, beste kultura eta bizimodu batzuk ezagutu. Ia urtebete egon ginen Asian, eta Singapur, Malaysia, Thailandia, Korea, Japonia, Filipinak, Vietnam, Indonesia eta Txina bisitatu genituen. Gero, Japoniatik Los Angelesera itsasontziz joanda, pare bat hilabete igaro genuen Estatu Batuetan hainbat etxe-truke eginez.<\/p>\n\n\n\n
Abiatu aurretik, zer izan zen antolatzen edo atzean uzten zailena? Lana, ikastetxea, logistika…<\/strong>
Joateko erabakia hartzea eta data ezartzea da zailena; gero, gainerakoa bakarrik dator. Autokarabana, autoa eta \u00c1lexen laneko furgoneta saldu genituen eta pisua alokatu genuen. Gehien penatzen gintuena zen aitona-amonek ez zituztela ikusiko haurrak hazten, bereziki Ander, nahiz eta \u00c1lexen familia bisitan etorri zitzaigun Thailandiara Gabonetan.<\/p>\n\n\n\n
<\/a>Nolakoa da hainbeste hilabetez hiru seme-alabarekin bidaiatzea?<\/strong>
Nik beti diot etxean ere haur-kopuru bera dugula. Gatazkak etxe barruan zein kanpoan izaten dira, baina umeak hazten ikusteko eta haiekin denbora pasatzeko aukerak, batetik bestera korrika edo errutinak itzalita ibili gabe, ez du preziorik. Sekula ez dugu errutina askorik izan, gehiago gara inprobisatzekoak . Gainera, lehenago ere egin genituen bidaiak eta igaro genuen denbora asko gure seme-alabekin, beraz, ez zitzaigun kostatu egokitzea. Anderrentzat ere oparia izan da egun osoa bere arrebekin egotea eta ikasturte arrunt batean baino denbora gehiago ematea haiekin.<\/p>\n\n\n\n
<\/a>Zer da halako esperientzia bat familian partekatzeak duen onena? Eta zailena?<\/strong>
Onena suertatzen diren elkarrizketa guztiak eta horien ondoriozko gogoetak dira. Gauzak egiteko beste modu batzuk ikusi ditugu, gure erosotasun-eremutik atera gara, beldurrak gainditu ditugu, bihotza bete digun jendea ezagutu dugu eta leku zoragarrietan egon gara. Eta urpekaritza eta urpeko bizitza ezagutu ditugu, espero baino askoz gehiago gustatu zaizkigunak.<\/p>\n\n\n\n
Zailena, aldiz, 5 lagunen beharrak asetzea izan da. Egunero erabaki asko hartu behar dira eta beti ez da erraza izaten.<\/p>\n\n\n\n
<\/a>Zuen ustez, zer ikasi dute Albak eta Aranek abentura horretatik?<\/strong>
Nola bizitzen da eskola hainbeste hilabetez bidaiatzen ari zarenean?<\/strong>
Eskola paretetatik kanpo bizitzen da. Egunero dago zerbait ikasteko aukera, herrialdeko historia ezagutzekoa, biologia, matematikak dibisa-aldaketaren bidez, esaterako, hizkuntzak, munduko erlijioak, geografia eta hainbat klima-mota. Nork bere burua ezagutzeko denbora izateaz gain.<\/p>\n\n\n\n
Zuen familiaren historiak une zailak ere baditu. Horrek aldatu al dizue bizitzari begiratzeko eta egin duzuen bidaiaren moduko erabakiak hartzeko era?<\/strong>
Bai, 2021ean Alain hil zen, espero genuen haurtxoa, haurdunaldiko 41. astean, eta kolpe latz horretatik ikasi genuen bizitza ezin dela kontrolatu. Batzuetan, etorkizunerako gauzak planifikatzen ditugu, eta benetan ez dakigu etorkizun hori nolakoa izango den. Oraina besterik ez dugu, eta opari aparta da. <\/p>\n\n\n\n
<\/a>Zer ekarri dizue bidaian zehar hainbeste kultura eta pertsona ezagutzeak?<\/strong>
Gauzak egiteko beste modu batzuk daudela eta guk ere geurea sor dezakegula jakitea. Badirudi bizitza bizitzeko modu baliozko bakarra dagoela, baina errealitatea da egunetik egunera nahi dugun bizitza bizitzera gehiago hurbilduko gaituzten erabaki txiki asko har ditzakegula.<\/p>\n\n\n\n
Zer esango zeniekete beren seme-alabekin bidaiatzea edo beste kultura edo herrialde batzuk ezagutzea inoiz pentsatu ez duten familiei? Hain garestia da?<\/strong>
Bidaiatu nahi badute, ez dezatela baztertu gogo hori familia izan dutelako. Haurrak ondo egongo dira gu ondo gauden tokian. Diruari dagokionez, gure planteamendua ez zen izan oporretan joatea, baizik eta herrialde horietan bertakoak bezala bizitzea. Jarduera turistiko ugariri uko egiteaz gain, ez generaman astebeteko oporraldian izan ohi den erritmoa. Hemen ere, etxean, gastuak ahalik eta gehien murrizten saiatu ginen. Geure burua finantzatzeko, nik bidaia osoan lan egin dut eta, egia esan, hileko gastuak autoko letrak, hipoteka, eskolaz kanpoko gastuak, janaria, gasolina… direla-eta hemen ditugunen oso antzekoak izan dira, eta egunero abentura berriak bizi izanda…<\/p>\n\n\n\n
Urtebetez baino gehiagoz bideo bat partekatu duzue egunero Instagramen. Zer ekarpen egin dizue bidaia bizitzen ari zineten bitartean kontatzeak?<\/strong>
<\/a>Eta behin bidaia amaituta, nolakoa izan zen itzulera?<\/strong>
Azken bi hilabeteak Estatu Batuetan astunagoak egin zitzaizkigun. Bi hilabete egon ginen Michiganen eta jada ez zen Asiako bizimodua, non kalean bazkaltzen eta afaltzen duzun, merkeagoa delako. Estatu Batuetan, dena zen garestiagoa, eta, gainera, fisikoki nekatuta geunden. Laneko konpromisoei begira, ordu-aldeak ere ez zuen batere laguntzen. Gogotsu itzuli ginen, ezustean iritsi ginelako herriko festetan. Nik esan behar dut ez nuela etxera bueltatu nahi. Eutsi egingo nioke bizimodu horri, baina aldaketa batzuk eta joan-etorri gutxiago eginda, edo motelago bidaiatuz.<\/p>\n\n\n\n
Eta badarabilzue beste proiekturen bat buruan?<\/strong>
Oraingoz, ezer zehatzik ez. Neskatoen adinagatik, orain zailagoa da kanpora joatea, hemen duten bizitza bizi nahi dutelako, baina ziur gaude haiengan hazi bat erein dela eta mundua beren kabuz ezagutzen jarraitu nahi izango dutela.<\/p>\n\n\n\n
MOTZEAN:<\/strong><\/p>\n\n\n\n
Zein da eguneko unerik onena?<\/strong> <\/a>Denok batera mahaian egonik zer moduzko eguna izan dugun kontatzen diogunean elkarri.<\/p>\n\n\n\n
Eta txarrena?<\/strong> Denera iristea zaila dela ikusten dugunean.<\/p>\n\n\n\n
Familiarentzako nahi bat?<\/strong> <\/a>Bakoitzak bizitzan zer nahi duen jakin eta lortzeko modua bila dezala.<\/p>\n\n\n\n
Oporraldi ezin hobeak?<\/strong> <\/a>Bostok elkarrekin edonon.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"
\u00c1lexek eta Enarak urteak daramatzate erakusten familian bidaiatzea ez dela erokeria, hautua baizik. Espainian zehar karabanan hilabeteak eman ondoren, Estatu Batuetan hiru hilabete etxe-trukeari esker, eta familian hamaika abentura bizi izan ostean, jauzi handia egin zuten: 14 hilabetez Asian eta Estatu Batuetan zehar bidaiatzea Alba, Arane eta Ander seme-alabekin. Begirada aldatu dien eta egunero @cincosintimon […]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":55927,"parent":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"","meta":{"_acf_changed":false,"_eb_attr":"","footnotes":""},"categoria":[18],"class_list":["post-55937","entrevistas","type-entrevistas","status-publish","has-post-thumbnail","hentry","categoria-familien-elkarrizketak"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/entrevistas\/55937","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/entrevistas"}],"about":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/entrevistas"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=55937"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/entrevistas\/55937\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":55942,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/entrevistas\/55937\/revisions\/55942"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/55927"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=55937"}],"wp:term":[{"taxonomy":"categoria","embeddable":true,"href":"https:\/\/hirukide.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categoria?post=55937"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}